viernes, 10 de febrero de 2017

SOLIDARITATE ASTEA

G-TALDEA
ZER ERALDATU DEZAKEGU?

Aste hau Solidaritate astea izan da eta egun hauetan zehar, ekintza ugari egin ditugu “zer eraldatu dezakegu” galderari erantzuteko ezinbestekoa den infirmazio eta jakinduria barneratzeko. Ekintza hauetan berdintasuna, tolerantzia eta askatasuna bezalako gaiak aztertu ditugu, guk termino hauei buruz geneukan ideietan sakonduz.
           
Ekintza txikiekin gure inguruan gaur egun ohikoak diren baina moralki zuzenak ez diren  jarrerak aldatu ditzakegu, gure bizilagunak berdina egitera gonbidatuz. Adibidez, pertsona guztientzat  eskubide eta duintasun berdinak aldarrikatuz edo inor ere ez baztertzen beraien kolore, izaera edo kulturagatik. Jende askok pentsatzen du ekintza txikiek ez dutela ezertarako balio, beraien ustez ez baitute gizartean eragin handirik kausatzen, baina historiako zenbait gertaeren azterketak erakutsi digu, ekintza txikiek, haiz zuzen ere, eramaten dutela aldaketa handi eta global batera, azken finean, harri txiki bat uretara botatzean uhinak baino sortze ez direlako, baina hamaika harri txiki botata, urak gainezka egiten duelako.

           
Orduan, guk gure esku dagoen guztia egitea proposatzen dugu, behar duen jendea laguntzeko noski. Nahiz eta gure ekintzak txikiak eta baliogabeak direla uste, ekintza hauek osatzen duten multzoa inspiradorea izan daiteke, beste batzuk gure adibidea jarraitzera bultzatuz, eta azkenean, gizarte bateratu bat osatuz. Hau da, behar duen jendeari laguntza dohain eta boluntario bezala ematen duen giza taldea, desberdintzen gaituzten edozein ezaugarri kontuan hartu gabe, hau baita gure gizarte idealaren ametsa.


TALDE B:

Zer eraldatu dezakegu? Eta nola?

Guk ezin dugu mundua aldatu baina gure burua eta eguneroko bizitzan, jarrera asko aldatu dezakegu. Adibidez; arrazakeria, homofobia…. Gauza hauek aldatzeko gure gizartean finkatua dagoen arrazakeria alde batera utzi behar dugu, Gizarteari balore hauek (berdintasuna) gogoratu behar diogu, pertsona guztiei berdin tratatu behar ditugu,hezkuntza ona eman gure ondorengoei berdintasuna bermatuz. Pertsona desberdinak alde batera utzi gabe.

Gure ustez, pertsona guztiok; beltzak, zuriak, emakumeak, gizonezkoak… eskubide berdinak eduki behar ditugu. Hori lortzeko, grebak edota beste gauza batzuk egin baldin behar baditugu, ondo ikusten dugu, biolentzia gabekoak baldin badira. Azken finean, denok borrokatu behar dugu gure eskubideengatik.

Gauza asko aldatu dezakegu ere bai, boluntario izaten edota norbait eskubide gutxiago baditu haien alde egoten. Gauza handiak egin ahal ditugu, adibidez; errefuxiatuen kanpamenduetara joaten, baita gauza txikiak, gure inguruan txarto pasatzen hari direnei laguntzen. Gaur egindakoarekin hausnartu dugu, edozer egin nahi badugu, gogoekin egin behar dugula.

Laburbilduz ezin dugu mundua aldatu baina ekintza txikiekin eta  jarrera egokiekin aldaketa nabarmenak egin ahal ditugu gure gizartean.






f taldea

ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Badakigu, egun batetik bestera ezin dugula mundua aldatu, baina bakoitzak esfortzu bat egiten badu, denborarekin munduan zerbait aldatzea lortuko dugu. Hasteko, norberaren pentsaera aldatu beharko genuke. Pentsaera hau arrazismoaren kontra, berdintasunaren alde eta guztion eskubideen alde izan beharko zen.

Norbera konturatu behar da, etorkinak ez daudela hemen terrorismo ekintzak egiteko, lan postuak kentzeko, ezta zurien ohiturak aldatzeko bakarrik. Hona datozenak, guk nahi ez ditugun lan gogorrak egiten dituzte, eta horretaz gutxi batzuk konturatzen dira.

Askotan, etorkinak terrorista moduan izendatzen ditugu, gure ezjakintasunagatik. Hona heltzen zaigun informazioa haien gerrak eta haien delituak izaten dira batez ere, eta arrazoi horregatik, aurreiritzi bat hartzen dugu haietaz. Ez gara konturatzen haiek gu bezalakoak direla eta bakarrik haien herrialdeetan persona talde batek delituak egin dituelako, ez direla terroristak izan behar. Honen ondorioa da, haiek diskriminatu egiten ditugula eta beste era batera tratatzen ditugula.

Haiek ekartzen dituzten kulturak, askotan, gutxiesten ditugu, gure ohiturak desagertzeko helburua dutela pentsatuz. Konturatu behar gara haien kulturak oso desberdinak direla eta ezagutuz, haiek ere hobeto ezagutuko ditugula. Horrela, haiengan beste ikuspuntu bat izango genuke.

Arazo hauek konpontzeko, zer eraldatu dezakegu? Hasteko, zerbait eraldatu nahi badugu, ekintzetatik bideratu behar gara.
Boluntariotza egin dezakegu: Gure hizkuntzak eta gure kulturak irakatsi diezakegu, haiek gu hobeto ezagutzeko eta gure gizartean hobeto integratzeko. Hemen, haiek haien kulturak irakasten badizkigute, guk ere haiek hobeto ezagutuko genituzke.
Elkar trukea: Hemen bizi garenok, beste herrialde batzuetako umeekin 2 aste biziko bagina, haien herrialdean eta baita haiek gure herrialdean, haiei buruzko pentsaera aldatuko genuke.
Txikitatik irakatsitako ikasgai berri bat sortzea, berdintasunari, arrazakeriari eta giza eskubideei buruzkoa: Horrela, txikitatik gure pentsaera desberdina izango zen.


Hauek izango ziren gure pentsaerak eraldatzeko egin ahalko ziren adibide batzuk.



Baina, arrazakeria alde batera utziz, berdintasunari eta giza eskubideri buruz ere zerbait eraldatu dezakegu. Hemen argi eta garbi, emakumeen eskubideak eraldatzea saiatu beharko genitzake. Gaur egungo gizartean, hobeto ikusita dago emakumearen rola baina oraindik emakumeek biolentzia jasatzen dute eta herrialde askotan oraindik ez daukate bozkatzeko eskubiderik. Adibidez, zergatik emakumeak beldurtuta joan behar dira etxera eta gizoak ez? Zergatik lan askotan gizonek diru gehiago irabazten dute emakumeek baino? Argi eta garbi dago hau eraldatu behar dela, baina zer?
Hemen gure ustez, gobernuak zerikusi handia dauka eta guk bakarrik gure pentsaera aldatu ahal dugu. Baina, bakoitzak bere pentsaera aldatzen badu, pixkanaka pixkanaka gizartearen pentsaera eraldatuko da.

Talde D
Zer eraldatu dezakegu? Nola?


Aste honetan munduan ezberdintasun, diskriminazio eta arrazakeria asko dagoela ikusi dugu. Horren aurka hainbat mugimendu egon direla eta daudela ikusi dugu, eta pertsona askoren esfortzu txikiak batu egiten direla historian zehar aldaketa handi bat bultzatzeko. Egoera hobetzeko egin dezakegun lehenengo gauza, ekintza txikietatik abiatzea da. 



Batzuetan guk egiten ditugun gauzak ez dutela ezertarako balio uste dugu, eta amore ematen dugu. Baina guztiok saiatzen bagara, gutxika-gutxika aldatu ditzakegu egoerak.  


Adibidez, konpondu dezakegun arazo bat bullying-a da. Arazo oso larria da eta gure artean dago. Ezin ditugu kanpoko arazoak konpondu, gureak lehenengo konpontzen ez baditugu. Bullying kasu larriak entzun izan ditugu eta batzuetan buruaz beste egiten amaitu izan dute. Hau konpontzeko irakasleei formakuntza bat eman ahal zaie kasu hauen inguruan, batez ere, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei. Horren bidez, irakasleak adi egongo lirateke eta kasu horietaz jabetu. Baita ere, umeak kontzientziatu egin behar ditugu. Kasu horietan zer bizitzen den eta nola sufritzen duten ikasi beharko lukete.

Beste adibide bat pobrezia da. Munduan pobrezia handia dago eta hori konpontzeko ONGetan parte hartzea izango litzateke modurik onena. ONG batean parte hartu beharko genuke guztiok eta bidaiatzea ere. Munduko leku pobreenetara bidaiatzerakoan, bertako desberdintasunez eta miseriez jabetzen zara. Beste aukera bat hilabetero diru kopuru txiki bat pobreen alde ematea da.

Arrazakeria da seguruenik arazorik larriena eta hedatuena. Mundu guztian zehar dago, gizartean barneratuta. Horregaitik, zaila da arrazakeria desagertaraztea. Gure ondorengoei ez transmititzen saiatu behar gara, denborarekin ideia horiek atzean uzteko. Hori lortzeko, hezkuntzarekin hasi behar gara. Aurreiritzirik gabeko hezkuntza, umeen izaeran arrazakeriaren arrastorik uzten ez duena. Baina hori ez da nahikoa. Eskolan ikasitakoaz gain, etxean jasotzen dena da hezkuntzaren beste zati handi bat. Ondorioz, gurasoak ere aldatu behar dute haien jokaera, seme-alabek besteak errespetatzen dituztela bermatzeko, haien kolorea, jaioterria, orientazio-sexuala edo beste edozein ezaugarri kontuan hartu gabe. 

Horrelako beste arazo handi batzuk daude munduan baina, gu, talde bezala, arazo horien aurrean biktimaren egoeran jartzen saiatuko gara, eta behar duenari laguntzen. Azken batean, gizartean bizi gara eta gizartekoiak gara. Besteak lagundu eta besteengandik laguntza jasotzen dugu. 



C TALDEA:
ASTEAREN INGURUKO
HAUSNARKETA
Solidaritate aste honetan, gaur egungo gizarteko arazo larri batzuk landu ditugu. Landutako arazoak hauek izan dira: arrazakeria, berdintasuna, emakumeen eskubideak…   bost egun hauetan asko hausnartu dugu injustizia hauei buruz. Horregatik, hausnarketa honekin asteari amaiera eman nahi diogu.

Konturatu gara, pertsonen arteko diskriminazioa gure ikuskeraren ondorioz gertatzen dela. Pertsona askok, besteak diskriminatzen dituzte desberdinak direla pentsatzen dutelako. Desberdintasun hauek hainbat irizpideren ondorioz sortatzen dira: arraza, kultura, ekonomia maila, sexu orientazioa, jatorria…

Ez dugu ulertzen zergatik irizpide batzuk diskriminazioa eragiten duten eta zergatik beste batzuk sortzen dituzten desberdintasunak normaltzat hartzen ditugu, adibidez, ilearen kolorea, begien kolorea edo anai-arreba kopurua. Orduan, zertan oinarritzen dira irizpide horiek?

Diskriminazio honen adibide nabarmenena arrazakeria da. Arazo hau desagerrarazteko modu onena elkar ezagutzea da. Besteak hobeto ezagutzen baditugu hainbat ezaugarri komunean ditugula konturatuko ginateke. Horrela, ez genituzke beste pertsonak hain desberdin ikusiko eta arrazakeria murriztu egingo litzateke.

Argi dago, pertsona batek bakarrik ezingo duela gauza handirik egin, baina bakoitzak gure esku dagoena aldatzen saiatzen bagara, munduan aldaketa handiak nabarituko dira. Hasteko modu on bat gaitzespen jarrerak ekiditzea izango zen. Hori da guk laurok emango dugun lehen pausoa, eta zein izango da zuena?



igualdad bilaketarekin bat datozen irudiak





E TALDEA
ASTEAREN INGURUKO HAUSNARKETA

  • Zer eraldatu dezakegu?

Aste honetako hausnarketa edo laburpena egiteko hainbat gauza begiratu eta azpimarratu behar ditugu. Aste honetan hainbat kontzeptu landu ditugu, desberdintasuna edo berdintasuna, arrazakeria eta askatasuna. Kontzeptu horiek gaur egungo arazoak bilakatu egin dira. Kontzeptu hauek ikusita gure munduan arazo asko daudela konturatu egin gara eta saiatu egin ahal gara mundua aldatzen.

Hasteko, arazo garrantzitsuena arrazakeria da. Problema hau ez da gauza berria, orain dela mende asko hasi zen arazo hau eta urteetan zehar arazo asko eta asko ekarri ditu munduan. Kolonizazioetan ikusi egin ziren lehen arrazakeriak, kolonoak indigenak mesprezatzen zutenean haien arrazagatik. Gaur egun, hainbat lurraldeetan, Europan eta Estatu batuetan gehien bat, arazoak jarraitzen du. Donald Trump, AEB-ko presidente berriak, hesi bat eraiki egin nahi du Mexiko eta AEB artean immigranteak ez pasatzeko. Gauza hauen ondorioz ez dugu inoiz amaituko arrazakeriarekin eta pertsonen arteko desberdintasunekin.

Uste dugu xehetasunak aldatu ditzakegula, arrazakeriarekin bukatzeko. Bakoitzak gauza txikiak aldatzen baditu, gutxinaka-gutxinaka arrazakeriarekin bukatu ahal dugula uste dugu. Adibidez, beste lurraldeko pertsona bat eskolara badator, saiatuko gara bera modu onean ikusten ez pertsona desberdin bat moduan eta bere lagunekin egongo balitz bezala saiatuko ginateke egoten horrela arinago bertakotuko zen gure kulturan.

Azkenik, konklusio bezala esango genuke gauzak ez direla oso arin aldatzen, eta batek bakarrik eginda ez direla gaur arte egindako arazoak aldatuko, hau da, bakoitzak egin dezakeen guztia egin behar du, eta hori jende mordoak egiten badu aldaketa izugarriak lortuko ditugu denbora bat pasatzerakoan. Beraz, ea martxan jartzen garen eta pila bat arazo konpontzen ditugun.



A-TALDEA

Zer eraldatu dezakegu?

   5 egun eta gero, gauza askotaz konturatu gara, gauza asko beste modu batetan ikusten dugu, hau da, gure ikuspuntua aldatu dugu. Eta garrantzitsuena, zer eraldatu dezakegu galdera zen, aste polit honen ostean, hau da gure erantzuna:
   Gure herriko gauzak alda ditzakegu baina ez herria, hau da, gure lagun taldearen jarrera eta konpromezua eta eskola mailako hainbat egoera:
   Adibidez, berria den norbait koadrilan integratzen lagunduz.
Eskolan etorri berria den norbait ez baztertu eta ezagutzen saiatu. Honetarako hainbat integrazio ekintza egin beharko genituzke, adibidez:
     - Beraren albon egon eta berarekin hitz egin
          - Taldean integratzen lagundu parte hartzera gonbidatuz.

             - Bere iritzia ematera animatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario