C Taldea

1. EGUNA:
BERDINTASUNA

GALDERAK:

  1. Uste duzu gizaki guztiak berdinak garela?
  2. Zer irizpidek mugatzen dute gizakien arteko desberdintasunak?
  3. Lan arloan:
3.1.- Uste duzu emakumeak kapazak direla gizonezkoen lan-postu berdinetan lan egiteko?
3.2.- Uste duzu emakumeek eta gizonek soldata berdinak dituztela?
  1. Erlijio arloan, uste duzu erlijio desberdintasunagatik desberdin tratatuak garela?
  2. Uste duzu fisikoagatik desberdin tratatzen gaituztela?
  3. Homosexuala izateagatik tratu desberdina jasaten dute?


EMAITZEN TAULA:



1.pertsona
2.pertsona
3.pertsona
4.pertsona
5.pertsona
6.pertsona
7.pertsona
1.galdera
Ez
Ez
Bai
Ez
Ez
Bai
Ez
2.galdera
pertsonalitatea/fisikoa
kolorea/izaera
ekonomia/kultura
g           gustuak
kultura/jatorria
kultura/pertsonalitatea
desberdina
3.galdera
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
4.galdera
Ez
Ez
Ez
Ez
Ez
Ez
Ez
5.galdera
Bai
Bai
Ez
Bai
Bai
Bai
Bai
6.galdera
Bai
Bai
Ez
Bai
Ez
Bai
Bai
7.galdera
Bai
Bai
Ez
Bai
Ez
Bai
Bai


ONDORIOAK:

Pertsonen arteko desberdintasuna gaur egungo arazo larri bat da. %70ak baino gehiago onartzen du pertsona guztiak ez garela berdinak. Erantzun hauek egiaztatzeko, ea zer irizpide erabiltzen duten pertsona bat desberdina dela pentsatzeko galdetu diegu. Erantzun desberdinak egon dira, baina askok bat egin dute hainbat erantzunetan: azalaren kolorea, pertsonen jatorria, kultura, pertsonen izaera...

Lan arloan bi galdera egin ditugu eta ia %100ak berdin pentsatzen du: emakumeak gizonen lanak egiteko gaitasuna dute, hala era gaur egun ez dute soldata bera jasotzen. Ondoren, erlijio arloko galdera batekin jarraitu dugu eta, galdera honetan, %100ak erantzun berbera esan du: erlijio desberdintasunarengatik desberdin tratatuak gara eta desberdin tratatzen ditugu besteak tamalez gaur egun.
%71ak, esan dute fisikoagatik pertsonak desberdin tratatzen dugula, orduan horrek esan nahi du gaur egun oraindik fisikoa garrantzitsua dela jendeak pentsaeran.
Azken galdera, homosexualitatearen gaiari buruzko izan da. %71ak onartu digu oraindik ere jarrera desberdina dugula homosexualekiko.
Ondorioz, erantzun hauen arabera esan dezakegu gizarteko hainbat atal aldatu behar izango genituzkeela, berdintasuna izanik helburu!






GRAFIKOAK:









EGUNEAN IKASITAKOA:
Solidaritate asteari hasiera emateko, berdintasunari buruz lan egin dugu. Gaur landutakoa kontuan izanik, hau izan da ikasi duguna:
Ez ditugu desberdinak kontsideratzen fisikoki (ilea, altuera..) edo izatez desberdinak direnak; desberdinak kontsideratzen ditugu herrialde edo erlijio desberdinetakoak. Hau da musulmanak edota Afrikakoak adibidez.
Hau ez dugu zentsuzkoa ikusten, gure ingurukoekin askotan, musulmanekin, afrikarrekin… baino askoz desberdintasun handiagoak baitditugu. Aurreiritzi hauek aldatzea ezinbestekoa da berdintasun hau lortu ahal izateko.


______________________________________________________


2. EGUNA:
NELSON MANDELA
nelson mandela racismo frases bilaketarekin bat datozen irudiak


Nelson Rolihlahla Mandela 1918.urtean jaio zen Mvezon, Transkein eta 2013an Johannesburgon hil zen. Abokatu, Apartheiden aurkako aktibista, politikaria eta filantropo hego-afrikarra izan zen. Bere bizitzan zehar hainbat gaixotasun pairatu zituen: arnasketa infekzioa, hernia abdominala eta biriki infekzioa. 2013an, pulmonia baten ondorioz  (tuberkulosiaren arrastoa) hil zen.

Terrorista bezala hartu zuten, berdintasunaren alde borrokatu zuen, bere herrialdea batu zuen eta aldaketak bideratu zituen. Azkenik, Nelson, “Apartheid”-aren ondorioak jasaten ari zen herrialde bateko  heroi bezala onartu zuten.

BERE LORPENAK:
1- Bakearen Nobel saria irabazi zuen 1993. urtean

“Estamos aquí hoy sólo como representantes de los millones de nuestros ciudadanos que se atrevieron a levantarse contra un sistema social cuya esencia es la guerra, la violencia, el racismo, la opresión, la represión y el empobrecimiento de todo un pueblo”

2-  27 urte kartzelan igaro zituen urteak Zuzenbide ikasketak ikasteko erabili zituen

3- Hego-Afrikako lehen presidente beltzarana izan zen 1994.urtean eta erregimen arrazistarekin bukatu zuen

4-  Kartzelatik irten zenean:
“Cuando salí de la cárcel ésa era mi misión: liberar tanto al oprimido como al opresor”

5- Nelson Mandela fundazioa: Bizitza politikoa alde batera utzi zuenean, Mandela fundazio honetan zentratu zen. Fundazio honen helburua berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzea zen.  


mandela bilaketarekin bat datozen irudiak


ARRAZAKERIA (DENBORA LERROA)





ZER DA ARRAZAKERIA?
INKESTA
1- JAIOTZEAN ARRAZISTAK GARA?
A: Ez, gizarteak egiten gaitu
X: Ez, gizarteak egiten gaitu
M: Ez, gizartearen eraginak bilakatzen gaitu arrazista

2- ADOS ZAUDE EDONOR BESTEENGANAKO GAITZESPEN JARRERA EDUKI DEZAKEELA DIOTENEKIN?
A: Ez, guztiok nahi duguna egiteko askatasuna daukagulako
X: Ez, beste guztiak errespetatu behar ditugulako
M: Ez, guztiok berdinak gara eta.

3- HORRELAKO JARRERAK ERE EDUKI DITUZU ZUK? NOIZ?
A: Bai, desberdinak diren pertsonekin
X: Bai, egoera desberdina dutenekin
M: Bai, klase-kide berri batzuekin ez naiz gehiegi zabaldu.

LABURPENA
Arrazakeria hedatuta dagoen jokabide arrunta da, gureak ez bezalako pertsonekiko mesfidantza eta mesprezua. Ez gara arrazista jaio, gizarteak egiten gaitu arrazista, horregatik hezkuntza erabakigarria da.

Arazo hau desagerrarazteko elkar ezagutzea ezinbestekoa da besteen sentimenduak ezagutzeko. Bidaiatzea ere arazo hau konpontzeko ideia ona da.
Gaitzespen jarrerekin ez gaude ados, baina askotan nahi gabe horrelako jarrerak izaten ditugu.


4 KONTZEPTUAK:


BEREIZKERIA
Resultado de imagen de diskriminacionDiskriminazioa gauzak edo gizakiak bereizteari deritzo orokorrean. Gizakiak edo giza-taldeen diskriminazioa eskubide eta aukera-berdintasunaren aurkakoa eta generoan, arrazan, jaiotza-lekuan, hizkuntza edo irizpide etniko, erlijioso, politiko, sexual edo ekonomikoetan oinarrituz gertatzen denean ez bidezkotzat jotzen da eta bazterkeria ere baderitzo.





ARRAZAKERIA

racismo bilaketarekin bat datozen irudiakArrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edota determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsaera da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.

XENOFOBIA
Xeno: atzerritarra
Fobia: beldurra
XENOFOBIA = Atzerritarrei beldurra

XENOFOBIA bilaketarekin bat datozen irudiak



Talde etniko desberdineko pertsonei deskonfidantza, gorrotoa eta fobia eragiten duen aurreiritzi bat da.
Noiz sortzen da Xenofobia? Pertsona bat mehatxatuta sentitzen denean etorkin batengatik.





racismo bilaketarekin bat datozen irudiak

NEOARRAZAKERIA
XXI. mendearen hasieran arrazakeria mota berri hau sortu zen. Herrialde behartsuenetatik datozen pertsonen presentzia legez kanpoko izatea arrazoi ekonomikoez justifkatzen duena.




URL-ak:



ZER IKASI DUGU?
Gure gizartean arrazakeria dirudiena baino nabarmenagoa dela. Ez garela arrazista jaio gizarteak egiten gaituela arrazista; horregatik, jasotako hezkuntzak garrantzi handia duela.

ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Eguneroko ekintza txikiekin kontuz ibilitzea askotan nahi gabe min egiten dugulako. Etorkizuenean, gaur landutako arazoa, arrazakeria, desagerrarazteko gure ustez garrantzitsuena gure seme-alabei hezkuntza egokia ematea da.


______________________________________________________
3. EGUNA:


PELIKULAREN ONDORIOAK:
                                      
Resultado de imagen de selma peliculaPelikula oso ona izan da historiaren zati bat kontatzen duelako, baina pixka bat geldoa iruditu zaigu zati batzuetan. Historia nola izan zen gutxi gora behera kontatzen digu eta, bertan, beltzek zuten egoera larria erakusten digu. Pelikukak eredu esfortzuarekin nahi ditugun gauzak lortu ahal ditugula irakatsi digu.     




EGUNEAN IKASITAKOA:

Gaurko ekintzetan, eskubideen berdintasunaren garrantzia landu dugu. Klasean “Selma” pelikula ikusi dugu. Pelikula honek irakatsi digu bizitzan lortu nahi dituzun gauzak lortzea ez dela batere erraza, baina denok batera lan egiten badugu injustiziarekin buka daiteke pausoz pauso. Ez dugu amore eman behar zerbait txarto egiten dugunean, gure akatsak irakaspenak baitira.
______________________________________________________
4. EGUNA:
KONTZEPTUAK
 Egunari hasiera emateko gaur egungo eta historiako 5 kontzeptu garrantzitsu landu ditugu: berdintasuna, askatasuna, tolerantzia, bertutea eta ongia. Talde bakoitzak kontzeptu bat landu du, guk askatasuna landu dugu.


IMG_7666.JPG


Hasteko orri batean “askatasuna” hitza esatean etortzen zitzaizkigun ideia guztiak idatzi ditugu:
IMG_7667.JPG


Besteekin hitz egin ostean hau ikasi dugu:

ASKATASUNA:  Norberaren ezagutza propioa, zure nahiak, desioak... ezagutu. Garapen pertsonala. Izatearekin, egitearekin baino zerikusi gehiago du.


  
OLYMPE DE GOUGES ETA ROUSSEAU


BIOGRAFIA:
olympe de gouges nor zen bilaketarekin bat datozen irudiakBere izen osoa Marie Gouze zen. Montauban-en jaio zen 1748an eta Parisen hil zen 1793. urtean. Idazlea eta frantsez heroia izan zen. Gizonen eta emakumeen arteko eskubideen berdintasuna aldarrikatu zuen. Gainera, Frantziako Iraultzako pertsona garrantzitsua izan zen. Feminismo modernoaren aitzindaritzat hartu zuten. Hasieran Frantziar Iraultzako ideiak onartzen zituen baina ondoren ideia horien aurka joan zen bere ideia iraultzaileak bultzatuz.
Lan asko idatzi zituen, hala nola, “Zamore y Myrza”, “Lucinda eta Cardenio” edo “El matrimonio de Chérubin”
Politika lanak egiten aritu zen bitartean, antzerki lanak egin zituen: “Mirabeau en los Campos Elíseos” (1791) , “El Convento o los votos forzados” (1792), “Les Vivandiers” (1793)
Emakumearen eskubideen inguruan idatzi zuen lanik garrantzitsuena “El príncipe filósofo” izan zen. Lan honetan  bi atal hauek nabarmentzen dira: “Declaración de los derechos de la mujer y de la ciudadana” (1791) eta “Declaracion de los derechos del hombre y del ciudadano” (1789)






GALDERAK:

  1. Olympe de Gougesen Emakumeen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzen zuen Rousseauk?
Ez, ilustratuen taldeak emakumearenganako mespretxua adierazten zutelako. “Vindicación de los derechos de la mujer” liburuan esan zuten hau, 1791. urtean.

    2.   Zer esan nahi du abolizionista izateak? Hori al zen Rousseau?
Abolizionismoa etika eta moralaren ikuspuntutik giza eskubideen aurka doazela iritzi duen lege, kontzeptu eta ohiturak deuseztea defendatzen duen dotrina eta mugimendua da. Rosseau abolizonista zen esklabotzaren aurka zegoelako eta abolizionistek esklabotzaren aurka dauzelako.
  
                3.   Beltzak zuriak bezalakoak zirela ustez zuen Rousseauk?
Bai, berarentzat beltzak eta zuriak berdinak ziren. Berdintasunaren defendatzailea baitzen.

   4.   Zure ustez, Rousseauren ideiak osatu zituzten Olympe de Gougesek? Zergatik? Gaur egun nolako eragina dute ideia horiek?
   Bai, Rousseauketa Olympe de Gougesek ideia berdinak defendatzen  baitzituzten. Gaur egun ideia hauek eragin handia dute, orainidik ere berdintasunezko eskubideeengatik borrokan baitgaude, adibidez, emakumeen eskubide berdintsua herrialde guztietan.

   5.    Autore horiek aurretiaz ezagutzen zenituen? Ikasi egingo beharko lirateke? Zergatik?
Hauen izenak noizbait entzun ditugu baina ez genekien zehazki zer egin zuten. Gure ustez garrantzitsua izango litzateke pertsona hauen inguruko informazioa ikastea,injustiziaren aurka egin zutelako borroka (emakumeen eskubideak aldarrikatuz adibidez) eta gainera, ekarpen garrantzitsuak egin zituzten, adibidez, Rousseauk egindako hainbat lan eta diskurtso (Gizakien arteko desberdintasunari buruzko diskurtsioa)


“VOLUNTEER”
   Gaurko hirugarren ekintza boluntaritza zer den eta boluntario idealaren ezaugarriak aztertu ditugu. Atal honetan 3 ekintza egin ditugu:
  • Lehenengoan, arbelera atera gara eta boluntaritzaren inguruan burura etorri zaizkigun hitzak idatzi ditugu.
  • Ondoren, galdetegi bat erantzun eta honekin joko bat egin dugu, eztabaida bat izan da.
  • Azkenik, talde txikietan boluntario bat marraztu dugu (Asier) eta bere barnean boluntario “idealaren” ezaugarriak idatzi ditugu.


IMG_7665.JPG


EGUNEAN IKASITAKOA:
Gaur gauza berri asko ikasi ditugu. Eguna hasteko ongia, bertutea, askatasuna, berdintasuna eta tolerantzia zer diren ikasi dugu. Honekin kontzeptu bati buruz geneukan definizioa aldatu dugu: Askatasuna. Ikasitako definizioari esker esango genuke, pertsona bat ez dela guztiz askea nor den ohartu arte.
Gaur ikasitako beste gauza bat, boluntario batek izan behar dituen ezaugarri garrantzitsuenak dira. Honekin, ikasi dugu edozein pertsona ezin dela boluntarioa izan. Langilea, eskuzabala eta atsegina izatea dira boluntario batek izan behar dituen ezaugarri garrantzitsuenak dira gure ustez.


______________________________________________________
5. EGUNA:
Solidaritate astearen azken egunari hasiera emateko, lehen orduak, blogg-a txukuntzen eman ditugu. Ondoren, berdintasunaren aldeko 2 abesti landu ditugu: lehenengoa, “Where is the love?” izan da eta abesti honetan, hutsuneak bete ditugu.
"Where Is The Love?"
https://www.youtube.com/watch?v=WpYeekQkAdc


IMG_7673.JPG
Bestea, “Rap contra el racismo” izan da eta honetan, esaldi esanguratsuenak aukeratu ditugu:


IMG_7672.JPG
Gure ustez esaldi hauek oso esanguratsuak dira arrazoi desberdinengatik:
  • “Cada uno es único en su especie”: Esaldi hau interesgarria iruditu zaigu bakoitzak izaera desberdin bat dugulako, bakarrak gara. Inor ez da zu baino hobea.


  • “Nos separa una absurda clase social”: Askotan “klase sozial”  zentzugabeko batek desberdintzen gaitu. Gehienetan, beste arraza bat izateagatik, pentsatzen dugu desberdinak direla, baina desberdintasun bakarra kolorea da.


  • “Alto, bajo, feo, guapo, negro, blanco, ¿qué más da? Dentro de cien años todos calvos bajo tierra ¿va?”:  Gure ustez,  esaldi honen esanahia oso sakona da, berdin delako nolakoak garen orain, 100 urte barru denok hilda egongo garelako. Gaur egun garrantzi gehiegi ematen diogu fisikoari eta ahaztu egiten dugu garrantzitsuena bakoitzaren barnean dagoela.

ASTEAREN INGURUKO
HAUSNARKETA
Solidaritate aste honetan, gaur egungo gizarteko arazo larri batzuk landu ditugu. Landutako arazoak hauek izan dira: arrazakeria, berdintasuna, emakumeen eskubideak…   bost egun hauetan asko hausnartu dugu injustizia hauei buruz. Horregatik, hausnarketa honekin asteari amaiera eman nahi diogu.

Konturatu gara, pertsonen arteko diskriminazioa gure ikuskeraren ondorioz gertatzen dela. Pertsona askok, besteak diskriminatzen dituzte desberdinak direla pentsatzen dutelako. Desberdintasun hauek hainbat irizpideren ondorioz sortatzen dira: arraza, kultura, ekonomia maila, sexu orientazioa, jatorria…

Ez dugu ulertzen zergatik irizpide batzuk diskriminazioa eragiten duten eta zergatik beste batzuk sortzen dituzten desberdintasunak normaltzat hartzen ditugu, adibidez, ilearen kolorea, begien kolorea edo anai-arreba kopurua. Orduan, zertan oinarritzen dira irizpide horiek?

Diskriminazio honen adibide nabarmenena arrazakeria da. Arazo hau desagerrarazteko modu onena elkar ezagutzea da. Besteak hobeto ezagutzen baditugu hainbat ezaugarri komunean ditugula konturatuko ginateke. Horrela, ez genituzke beste pertsonak hain desberdin ikusiko eta arrazakeria murriztu egingo litzateke.

Argi dago, pertsona batek bakarrik ezingo duela gauza handirik egin, baina bakoitzak gure esku dagoena aldatzen saiatzen bagara, munduan aldaketa handiak nabarituko dira. Hasteko modu on bat gaitzespen jarrerak ekiditzea izango zen. Hori da guk laurok emango dugun lehen pausoa, eta zein izango da zuena?



1 comentario: