B Taldea

"B" Taldea: Izaro, Bea, John eta Iñigo

1. Eguna: Aniztasuna
Inkesta
  • Berdinak al gara?
  • Zein da zure azal kolorea?
  • Zein da zure begien kolorea?
  • Zein da zure ilearen kolorea?
  • Zenbat neba-arreba zarete?
  • Zein kirol gustatzen zaizu?


Berdinak al gara?
Azal kolorea
Begien kolorea
Ilearen kolorea
Neba-arrebak
Kirola
Bai
Zuria
Urdinak
Horia
Bat
Karate
Bai
Zuria
Marroiak
Beltza
Bi
Saskibaloia
Ez
Zuria
Berdeak
Beltza
Bi
Futbola
Ez
Marroia
Berdeak
Marroia
Bi
Futbola
Bai
Marroia
Marroiak
Beltza
Bi
Igeriketa
Ez
Zuria
Marroiak
Beltza
Hiru
Futbola
Ez
Zuria
Marroiak
Marroia
Hiru
Saskibaloia
Bai
Zuria
Marroiak
Horia
Hiru
ekitazioa




Ondorioak


- Inkestaren ondorioa (numerikoa):

  • Pertsonen %50 uste du denok berdinak garela eta beste %50 ez garela berdinak.
  • Pertsonen %75 azala zuria du eta %25 azal marroia.
  • Pertsonen %25 ile marroia du, beste %25 horia eta %50-a beltza.
  • Pertsonen %50 bi anai-arreba ditu, %37,5 hiru anai-arreba dira eta %12,5 seme bakarra da.


  • Pertsonen %25 begi berdeak ditu, %62,5 begi marroiak ditu eta %12,5 urdinak.
  • Pertsonen %37, futboa du gustuko, %25 saskibaloia, %12,5 igeriketa, %12,5 ekitazioa eta beste %12,5 karatea.

-------------------------------------------------------------------------------------------

Egunaren ondorioak:
 
  Guk ataratako ondorioa denok desberdinak garela da, baina eskubide berdinak izan behar ditugu. Hala ere, desberdinak garenez diskriminazioa dugu gure artean eta hori da gizartean dugun gatazkarik ohikoena. Horregatik, denek onartu behar dugu desberdinak garela eta modu berean berdinak.


   Gure ustez, gauza txikietan diskriminazioa ikusi dezakegu, hala ere, baita gauza txikietan honen aurre egin dezakegu. Denok gauza txikiak egien baditugulako, azkenean helburu handiak lortu dezakegulako, adibidez; arrazakeria desagertzea, emakumeen egoera laborala eta ekonomikoa hobetzea...



2. Eguna: Arrazakeria

Denbora lerroa: 

   Gaur arrazakeari buruz hitz egin dugu historian zehar, hainbat daten artean haek aukeratu ditugu eta hurrengok denbora lerroa sortu dugu:



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Lau kontzeptuak

Bereizkeria
Resultado de imagen de discriminacion
Bereizkeria edo diskriminazioa gauzak eta gizakiak bereizteari deritzo, hau da, baztertzea, eta eskubide eta aukera-berdintasunen aurka dago. Modu askotan diskriminatu dezakegu; generoan, arrazan, nazionalitatean, hizkuntzan eta irizpide erlijioso, ekonomiko, sexual edo politikoan.


Resultado de imagen de racistasArrazakeria
Arrazismoa edo arrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.


Xenofobia
Xenofobia hitz asko bezala grekeratik dator eta zera esan nahi du: "Xeno" esanahia atzerritarra esan nahi duelarik eta "fobia" denok dakigun bezala beldurra esan nahi duelarik beraz hori da xenofobiaren definizioa, Atzerritarrei beldurra. Talde etniko desberdinei edota kultura arrotzeko pertsonei deskonfidantza, gorrotoa, eta fobia ("beldurra") eragiten duen aurreiritzi bat da.


Neoarrazakeria edo arrazakeria diferentzialista
Neo: Berria
Arrazakeria: Giza talde edo kategoria jakin batenganako aurkakotasun sistematikoa.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Apartheid
Historia:


  Apartheid hitza holandeseko jatorriak dituen Hegoafrikako hizkuntza batetik dator, Afrikaanes. Aparthed-en esanahia “arrazazko bereizketa” da, hain zuzen ere Hegoafrikan egon zena 1944-tik 1990-ra. Gutxienengoan zeuden zuriek beltzak pairatzen zituzten haien giza-eskubideak murrizten.


  Apartheidaren helburua arraza zuriak gainerakoa menderatzen zuen hierarkia ezartzea zen, non lur juridikoko arrazak sortzen (Zuriak, Asiar, Mestizo edo Coloured, Bantuak edo Beltzak). Horretarako, harresiak sortu zituzten haiek banantzen.


Filma:


Resultado de imagen de invictus pelicula

Apartheid-a ikusi ahal dugu Invictus pelikulan:


Invictus kirola eta politikari buruzko Clint Eastwoodek 2009an zuzendutako filma. Rol nagusietan Morgan Freeman (Nelson Mandela) eta Matt Damon aktoreak lan egin zuten.
Istorioa John Carlin idazlearen liburu batean oinarrituta dago: Playing the Enemy: Nelson Mandela and the Game That Changed a Nation. Filma benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopa, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean.





--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Egunaren ondorioak:


Arrazakeria fenomeno arrunta da gure gizartean. Ez gara jaio arrazistak izaten, baizik eta, gizarteak arrazista bihurtzen gaitu. Honek mesfidantza eta mesprezua sortzen du beste pertsona desberdinengan. Adibidez, kultura desberdina duten pertsonengan. Horretarako bidaiatu behar da, gure begiak zabaltzeko. Zeren-eta, horrela, kultura gehiago ezagutu eta onartzen dituzu.
Hala ere, denok diskriminatzen edo bereizten ditugu pertsonak noizbait, guganako desberdinak direnak; bere larruazal koloreagatik, izaeragatik edota nazionalitateagatik. Eta hau, gaur egun, gizartearen gatazkarik garrantzitsuenetariko bat da.


· Zer ikasi dugu?
Gaur ez dugu ezer berririk ikasi, baina genekiguna finkatu eta horri buruz hausnartu egin dugu. Ondo dago gauza hauek gogoratzea baloreak ez galtzeko.


· Zer eraldatu dezakegu?
Guk ezin dugu mundua aldatu baina gure burua eta eguneroko bizitzan, jarrera asko aldatu dezakegu. Adibidez; arrazakeria, homofobia…
Eta beste kasu hauek:


  • Gure gizartean finkatua dagoen arrazakeria alde batera uztea.
  • Gizarteari balore hauek gogoratzea.
  • Pertsona guztiei berdin tratatu, eskubide eta aukera berdinekin.
  • Hezkuntza ona eman gure ondorengoei.
  • Pertsona desberdinak alde batera ez uztea.



3. Eguna: Filma
"Selma" filmaren sinopsia:
Resultado de imagen de selma peli “Selma” filma Martin Luther King Jr.-ren eta garaiko politikarien historioa kontatzen du. Gehien bat, Selma-tik Montgomery-ra (Alabama) egin zuten martxan finkatzen da, 1965ean. Haiek biolentzia gabeko protesta kanpaina sortu zuten boto eskubide berdintasunagatik, beltzen eta zurien artean. Johnson lehendakaria botorako eskubidearen legea, urte horretan, sinatu egin zuen.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Emakumeen eskubideak:

Emakumeek ez dute beti gizonek izan duten eskubide berdinak. Hasieran ezin zuten botoa eman, ezta etxetik kanpo lan egin. Hala ere, gaur egun diferentzia asko daude haien artean, baina aurrerapen asko egin dira. Fitxa bat eman digute emakumeentzako data garrantzitsuekin. Guk, 1908 martxoaren 8ari buruz lan bat egitea erabaki dugu, egun hartan aurrerapen asko lortu zirelako. Azkenik, klasearen aurrean bakoitzak bere lana aurkeztu du klasearen aurrean, eta horri esker, denok asko ikasi dugu emakumeen historiari buruz.




--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Egunaren ondorioak:


Ikusi dugun filmaren ondorioz, "Selma" izenekoa, beltzek izandako egoera barneratu dugu. Ikusi izan dugun bezala, haien egoera hobetzeko hainbat protesta eta greba egin zituzten, arraza desberdineko pertsona askok. Pertsonai garrantzitsu bat egoera aldaketa honetan, Martin Luther King izan zen, ikusi dugun bezala, biolentzia gabeko mugimenduak egin zituen, hitzaldi ugariekin batera.


Gure ustez, pertsona guztiok; beltzak, zuriak, emakumeak, gizonezkoak… eskubide berdinak eduki behar ditugu. Hori lortzeko, grebak edota beste gauza batzuk egin baldin behar baditugu, ondo ikusten dugu, biolentzia gabekoak baldin badira. Azken finean, denok borrokatu behar dugu gure eskubideengatik.


  •    Emakumei buruzko lana egin ondoren, ohartu egin gara emakumeen egoera ez dela beti ona izan. Duela urte gutxi, emakumeek ezin zuten ezta bozkatu. Hala ere, gaur egungo egoera ez da emakume guztientzat aldatu, este baterako, mundu laboralean, adibidez; gizonezko eta emakumezko soldata berdintasunean. 





4. Eguna: Filosofia

Olympe de Gouges


Olympe de Gouges 1748.urtean jaio zen, Montaubanen,  eta Parisen hil zen 1793ean.  Frantziako Iraultzan jardun zuten emakume feministetako bat izan zen eta esperantza aldarrikatu zien emakumeei, eskubide arloan.
Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izateko. Hainbat ekintza egin zituen eskubide horiek zabaltzeko eta gizartean barneratzeko, horregatik, Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.
1793an gillotina batekin hil zuten beste emakume askorekin batera. Hala ere, emakume asko inspiratu zituen,  baita gaur eguneko hainbat mugimendu feminista.


  • Olympe de Gougesen Emakumeen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzen zuen Rousseauk?
Gure ustez bai, Rousseauk berdintasunaren alde aldarrikatutako hainbat teoria eta mugimendu sortu zituelako.


  • Zer esan nahi du abolizionista izateak? Horixe al zen Rousseau?
Abolizionista izatea legeak edo ohiturak abolitzearen, hau da, kentzearen alde egotea da. Rousseau abolizionista zen gauzak aldatu nahi zituelako.


  • Beltzak zuriak bezalakoak zirela uste zuen Rousseau?
Bai, Rousseau beltzak eta zuriak; gizonezkoak eta emakumezkoak, berdinak zirela uste zuen. Bera berdintasunaren alde zegoen.


  • Zure ustez, Rousseauren ideiak osatu zituzten Olympe de Gougesek eta Toussaint Louverturek? Zergatik? Gaur egun nolako eragina dute ideia horiek?
Bai Rousseauk sortutako mugimendua Olympe de Gougesek sortutako ideiak osatu zituen ideologia berdina zituztelako eta balio berdinak defendatzen zituelako. Gaur egun eragin asko dute ideia hauek aurrerapen handiak egin direlako berdintasunaren arloan baina oraindik hobetzeko asko dago arlo honetan.


  • Autore horiek aurretiaz ezagutzen zenituen? Ikasi egin beharko lirateke? Zergatik?
Batzuk ikasi egin ditugu baina beste batzuk ez, adibidez; Rousseau gizarten ikasi genuen. Gure ustez, ikasi beharko genituzke, zeren-eta, adibidez Olympe de Gouges, emakumeen eskubideak eta besteenganako berdintasuna defendatzen zuen.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Shape of a volunteer

   Gaur Anahirekin boluntarioei buruz hitz egin dugu. Lehenik eta behin, "Brain storming" bat egin dugu boluntarioarekin zerikusia zuten hitzekin. Bertan hainbat hitz agertu dira; ONG-ak, laguntza, behartsuak,eskolak... Ondoren fitxa baten laguntzaz eztabaida bat sortu dugu boluntarioen buruzko kontzeptu batzuekin, adibidez, ia boluntario jaio edo egiten zaren. Azkenik teldekide baten silueta marraztu dugu, eta bertan, boluntario batek behar dituen ezaugarriak idatzi ditugu. Hau izan da gure emaitza:



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

5 KONTZEPTU

Gaur, Aitziberren laguntzarekin, 5 kontzeptu definitzen saiatu gara; askatasuna, ongia, tolerantzia, bertutea eta berdintasuna. Ongia eta bertutea hausnartzeko aintzinara joan izan behar gara, hain zuzen ere K.a. IV-V.mendeetara eta K.o. IV.mendera. Talde bakoitza kontzeptu bat hartu dugu, gero hitz garrantzitsu bat nabarmendu dugu eta hau izan da gure emaitza:



Azkenean, nabarmendu behar genuen hitza erabakitzen, ez gara denok ados egon “askatasuna” hitzarekin eta bertan ipini ditugun hainbat gauzekin. Batzuk pentsatzen zuten askatasuna, legeak ez edukitzea dela eta nahi duzun guztia egitean oinarrituta dagoela, eta, besteek, askatasuna eduki ahal dugula nahiz eta betebeharrak eduki. Gure ustez, askatasuna edukitzea, zuri gustatzen eta ondo sentiarazten zaituen gauzak, askatasunez egitearekin dago lotuta.  Arturo Graf, filosofo italiarra esan zuen bezala: “Si no tienes la libertad interior, ¿qué otra libertad esperas poder tener?”
Arturo Graf
---------------------------------------------------------------------------------------------------------

Egunaren ondorioak:

Gaur hainbat gauza ikasi ditugu: lehenik eta behin, Olympe de Gougesen eta Jean Jacques Rousseauren bizitzak eta pentsaerak. Gero, bost kontzepturen (askatasuna, bertutea, berdintasuna, ongia eta tolerantzia) definizio finko bat sortu dugu klase guztiarekin, eta azkenik, boluntario izateko behar ditugun ezaugarriak aztertu ditugu. Honekin, bizitzan zehar besteei lagundu nahi badugu, zer eduki behar dugu aztertu dugu.

Gure ustez, zerbait aldatu dezakegu, boluntario izaten edota norbait eskubide gutxiago baditu haien alde egoten. Gauza handiak egin ahal ditugu, adibidez; errefuxiatuen kanpamenduetara joaten, baita gauza txikiak, gure inguruan txarto pasatzen hari direnei laguntzen. Gaur egindakoarekin hausnartu dugu, edozer egin nahi badugu, gogoekin egin behar dugula.




5. Eguna: Amaiera

Abestiak:

Gaur bi abestien bideoak ikusi ditugu. Lehenengoa ingelesez izan da, “Where is the love?”, izenekoa, abestia The Black Eyed Peas-ek idatzi zuen eta arrazismoa lantzen du. Abestia entzun eta gero letraren hutsuneak bete izan behar ditugu. Gero “Rap contra el racismo” entzun dugu, abesti hau hainbat rap abeslariena da. Biek ideia komunak dituzte; arrazismoarekin amaitzearen beharra, txikitatik behar dugun hezkuntzaren inportantzia eta gauzak aldatu behar direla denok berdinak garelako. Abesti onek entzun ostean hainbat esaldi aukeratu ditugu:
"Where is the love?"
  • "People killin´, people dyin´ children hurt and you hear them cryin"
  • "Lack of understanding, leading us away from unity"
  • "So ask yourself is the lovin´ really gone"
  • "Where is the love"

"Rap VS.Racismo"
  • "Cada uno es único en su especie no hay motivo ni razón para que se desprecie…"
  • "Racismo y marginación, cuando solo ven la piel y se olvidan de mirar al corazón"
  • "Pero no mires el color de mi piel si realmente lo que quieres es saber el color de mis billetes…"
  • "Nueva generación con principios dando una buena educación sin prejuicios"
Ekintza honekin ondorio batzuk atera ditugu. Beltzak eta zuriak, azalaren kolorea desberdina izan ahal dugula, baina barrutik berdinak garela. Denak era berdinean tratatuak izan behar garela eta eskubide berdinak merezi ditugula.

Arrazakeriari aurre egiteko, denek eskubide eta egoera berdinak izan behar ditugula da. Hau da, desberdina izatea ondo dago, denek  ez garelako berdinak izan behar. Baian denok eskubide berberak izan beharko genuke, desberdina izan arren, gizakiak garelako.



Aste osoko ondorioa:

Zer eraldatu dezakegu? Eta nola?

Guk ezin dugu mundua aldatu baina gure burua eta eguneroko bizitzan, jarrera asko aldatu dezakegu. Adibidez; arrazakeria, homofobia…. Gauza hauek aldatzeko gure gizartean finkatua dagoen arrazakeria alde batera utzi behar dugu, Gizarteari balore hauek (berdintasuna) gogoratu behar diogu, pertsona guztiei berdin tratatu behar ditugu,hezkuntza ona eman gure ondorengoei berdintasuna bermatuz. Pertsona desberdinak alde batera utzi gabe.

Gure ustez, pertsona guztiok; beltzak, zuriak, emakumeak, gizonezkoak… eskubide berdinak eduki behar ditugu. Hori lortzeko, grebak edota beste gauza batzuk egin baldin behar baditugu, ondo ikusten dugu, biolentzia gabekoak baldin badira. Azken finean, denok borrokatu behar dugu gure eskubideengatik.

Gauza asko aldatu dezakegu ere bai, boluntario izaten edota norbait eskubide gutxiago baditu haien alde egoten. Gauza handiak egin ahal ditugu, adibidez; errefuxiatuen kanpamenduetara joaten, baita gauza txikiak, gure inguruan txarto pasatzen hari direnei laguntzen. Gaur egindakoarekin hausnartu dugu, edozer egin nahi badugu, gogoekin egin behar dugula.

Laburbilduz ezin dugu mundua aldatu baina ekintza txikiekin eta  jarrera egokiekin aldaketa nabarmenak egin ahal ditugu gure gizartean

3 comentarios: