BERDINTASUNAREN ALDE BORROKAN INKESTA Hau da gaur egin dugun aniztasunari buruzko inkesta. Honen bidez, zenbateraino berdinak edo desberdinak garen ikusi dezakegu. | |||
1. | 2. | 3+ | |
3 | 1 | 2 | |
%50-ak anai-arreba bat dauka. | |||
%16,666-ak 2 anai-arreba dituzte. | |||
%33,33-ak 3 anai-arreba edo gehiago dauzkate. |
Futbola | Saskibaloia | Beste batzuk | ezer. |
3 | 1 | 1 | 1 |
%50-ak futbolean jolasten du. | |||
16%-ak saskibaloian | |||
16%-ak beste kirol batean dabiltza | |||
16% -ak ez du kirolik egiten. |
Euskara | Gaztelera | Beste batzuk |
4 | 2 | 0 |
%66,66-ak, euskara du ama hizkuntzataz | ||
%33,33-ak, gaztelania du ama hizkuntzataz |
Fededuna | Ez-fededuna |
2 | 4 |
%66,66-a ez dira fededunak. | |
%33,33-ak fededunak dira. |
ZER IKASI DUGU?
Arrazakeriaren hasiera, historian gertatutako ekintza arrazista desberdinak eta hauek nola eragin duten gizartean. Gure esku dagoela pixkanaka pixkanaka egoera hau aldatzen joatea. Gainera konturatu gara arrazakeria guztiz murgilduta eta normalizatuta dagoela gizartean.
ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Gure eguneroko bizitzan aldaketa txikiak egite arrazakeriaren kontra, azkenean aldaketa txikien multzo handi batek aldaketa handia eragiten duelako. Ekintza hauetako bat empatizatzea izan daiteke, denak berdin tratatzea eta jende guztiaren integrazioan laguntzea, gure gizarteko partaide aktibo bat ian daitezen, gu ere aberastuz.
ONDORIOAK
ONDORIOAK
Gaur egindako ekintzetatik zenbait ondorio atera ditugu. Adibidez, arrazakeriaren denbora-lerroarekin ikasi dugu historian zehar ezberdintasun handia egon da arraza ezberdinen artean eta historia bidegabekeriaz beteta egon dela eta pertsona zuriek beste arrazako pertsonak zapaldu dituzte, esklabutza eta arrazakeriaren bidez. Zapalkuntza honen adibide bezala Ku Klux Klan dago. Erakunde hau, Ipar Amerikan sortuta, arrazakeria zuen oinarri bezala eta pertsona beltzaranen aurkako gorrotoa bultzatzen zuen. Gaur egun desagertua egon arren, Ipar Amerikan arrazakeria egoten jarraitzen da.
3. EGUNA
SELMA FILM-a
Selma film-ak Martin Luther King du protagonista gisa eta berak zer eta nola lortu zuen erakusten digu; hau da, biolentzia erabili gabeko matxinaden bitartez, beltzaranen eskubideak aldarrikatzea.
Film honek zera erakutsi digu:
Biolentziaren bitartez ezin dezakegula ezer lortu eta, azken finean, justizia beti argitara irtetzen da.
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO ADIERAZPENA
ONDORIOAK
Nahiz eta jende
guztiaren giza eskubideak mantentzeko eta defendatzeko hitzarmena sortu,
herrialde guztietan ematen da giza eskubideen zapalketa sentsuren batean.
Horrelako ekintzen aurka pausu ugari heman diren arren, gaur egun atzera
pausoak eman dira, adibidez, Selma. Hemen, Martin Luther Kingen ekintzek
berdintasuna ekarri zuten baina gaur egun berdintasun horrek ez du indarran
jarraitzen. Adibidez, Ceuta eta Melillako eskubidea.
Parisko
hitzarmena ONUko herrialde guztiek bostek izan ezik zinatu zuten. Baina hitzarmena
sinatutako herrialdeek honelako arazoak izaten jarraitzen dituzte.
Egia da giza
eskubideak bermatzeko pausu ugari eman direla baina oraindik berdintasunetik
urrun gaude.
4. EGUNA BOLUNTARITZA
1. Fitxa betetzea
Guztientzako horri batzuk banatu izan dira. Horri horietan, galdera batzuk zeuden eta erantzuteko hiru aukera zeuden: 1 (bai edo ondo iruditzen zait), X (ez dakit) edo 2 (ez edo txarto iruditzen zait). Gero, banaka fitxak bete izanda, denok denekin gure erantzunak elkarbanatu ditugu eta zergatik erantzun horiek aukeratu ditugun arrazoitu dugu.
2. Boluntario bat adieraztea
Gure taldeko partaide batek paperezko horrialde baten gainean etzanda ipini eta bere silueta margoztu behar genuen paperean. Ondoren, margotutako gorputzaren barruan, boluntario batek eduki behar dituen ezaugarriak idatzi ditugu. Azkenik, marrazkia horman itzatzi dugu denok ikus dezaten.
5. EGUNA
ABESTIAK
English song (where is love?)
Abesti honek mundua aldatu dela adierazten du. Orain bakarrik gorrotoa dagoela munduan eta telebistako emisio arrakastatsuenak biolentziari lotutakoak direla. Kaleetatik maitasuna desagertu egon dela eta pertsona asko sufritzen daude.
Gaztelerazko abestia (Rap contra el racismo)
Abesti hau egitek, hainbat rapero juntatu dira; kolore eta erlijio ezberdinetakoak. Abesti honekin, begiak zabaldu nahi digute, munduko arraza bakarra gizakiona dela, denak berdinak gara eta.
4. EGUNA BOLUNTARITZA
1. Fitxa betetzea
Guztientzako horri batzuk banatu izan dira. Horri horietan, galdera batzuk zeuden eta erantzuteko hiru aukera zeuden: 1 (bai edo ondo iruditzen zait), X (ez dakit) edo 2 (ez edo txarto iruditzen zait). Gero, banaka fitxak bete izanda, denok denekin gure erantzunak elkarbanatu ditugu eta zergatik erantzun horiek aukeratu ditugun arrazoitu dugu.
2. Boluntario bat adieraztea
Gure taldeko partaide batek paperezko horrialde baten gainean etzanda ipini eta bere silueta margoztu behar genuen paperean. Ondoren, margotutako gorputzaren barruan, boluntario batek eduki behar dituen ezaugarriak idatzi ditugu. Azkenik, marrazkia horman itzatzi dugu denok ikus dezaten.
DEFINIZIO
FILOSOFIKOAK
Hainbat kontzeptu
definitzen saiatu gara. Ongia eta bertutea antzinan egunean zeuden terminoak
ziren. Askatasuna, tolerantzia eta berdintasuna aldiz, gaur egunekoak dira.
Talde bakoitzak termino baten definizio pertsonala eman du eta definitutako hitzarekin
identifikatzen diren ideiak borobildu ditu.
5. EGUNA
ABESTIAK
English song (where is love?)
Abesti honek mundua aldatu dela adierazten du. Orain bakarrik gorrotoa dagoela munduan eta telebistako emisio arrakastatsuenak biolentziari lotutakoak direla. Kaleetatik maitasuna desagertu egon dela eta pertsona asko sufritzen daude.
Gaztelerazko abestia (Rap contra el racismo)
Abesti hau egitek, hainbat rapero juntatu dira; kolore eta erlijio ezberdinetakoak. Abesti honekin, begiak zabaldu nahi digute, munduko arraza bakarra gizakiona dela, denak berdinak gara eta.
ZER ERALDATU
DEZAKEGU?
Aste
hau Solidaritate astea izan da eta egun hauetan zehar, ekintza ugari egin
ditugu “zer eraldatu dezakegu” galderari erantzuteko ezinbestekoa den
infirmazio eta jakinduria barneratzeko. Ekintza hauetan berdintasuna,
tolerantzia eta askatasuna bezalako gaiak aztertu ditugu, guk termino hauei
buruz geneukan ideietan sakonduz.
Ekintza
txikiekin gure inguruan gaur egun ohikoak diren baina moralki zuzenak ez
diren jarrerak aldatu ditzakegu, gure
bizilagunak berdina egitera gonbidatuz. Adibidez, pertsona guztientzat eskubide eta duintasun berdinak aldarrikatuz
edo inor ere ez baztertzen beraien kolore, izaera edo kulturagatik. Jende askok
pentsatzen du ekintza txikiek ez dutela ezertarako balio, beraien ustez ez
baitute gizartean eragin handirik kausatzen, baina historiako zenbait gertaeren
azterketak erakutsi digu, ekintza txikiek, haiz zuzen ere, eramaten dutela
aldaketa handi eta global batera, azken finean, harri txiki bat uretara
botatzean uhinak baino sortze ez direlako, baina hamaika harri txiki botata,
urak gainezka egiten duelako.
Orduan,
guk gure esku dagoen guztia egitea proposatzen dugu, behar duen jendea
laguntzeko noski. Nahiz eta gure ekintzak txikiak eta baliogabeak direla uste,
ekintza hauek osatzen duten multzoa inspiradorea izan daiteke, beste batzuk
gure adibidea jarraitzera bultzatuz, eta azkenean, gizarte bateratu bat osatuz.
Hau da, behar duen jendeari laguntza dohain eta boluntario bezala ematen duen
giza taldea, desberdintzen gaituzten edozein ezaugarri kontuan hartu gabe, hau
baita gure gizarte idealaren ametsa.
Zorionak!Oso blog ona!
ResponderEliminar