F Taldea

      Kaixo, solidaritate astea denez, blog bat egitea erabaki dugu. Hemen, astean zehar egingo ditugun ekintzak jarriko ditugu. 

     Hau F taldearen orrialdea da eta talde honetako partaideak hurrengoak dira:

Elene Atutxa
Inazio Azurmendi
Iñaki Urizarbarrena
Amaia Egia

     Lan gogorra egin dugu astean zehar eta espero dugu asko gustatzea.


ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Badakigu, egun batetik bestera ezin dugula mundua aldatu, baina bakoitzak esfortzu bat egiten badu, denborarekin munduan zerbait aldatzea lortuko dugu. Hasteko, norberaren pentsaera aldatu beharko genuke. Pentsaera hau arrazismoaren kontra, berdintasunaren alde eta guztion eskubideen alde izan beharko zen.

Norbera konturatu behar da, etorkinak ez daudela hemen terrorismo ekintzak egiteko, lan postuak kentzeko, ezta zurien ohiturak aldatzeko bakarrik. Hona datozenak, guk nahi ez ditugun lan gogorrak egiten dituzte, eta horretaz gutxi batzuk konturatzen dira.


Askotan, etorkinak terrorista moduan izendatzen ditugu, gure ezjakintasunagatik. Hona heltzen zaigun informazioa haien gerrak eta haien delituak izaten dira batez ere, eta arrazoi horregatik, aurreiritzi bat hartzen dugu haietaz. Ez gara konturatzen haiek gu bezalakoak direla eta bakarrik haien herrialdeetan persona talde batek delituak egin dituelako, ez direla terroristak izan behar. Honen ondorioa da, haiek diskriminatu egiten ditugula eta beste era batera tratatzen ditugula.


Haiek ekartzen dituzten kulturak, askotan, gutxiesten ditugu, gure ohiturak desagertzeko helburua dutela pentsatuz. Konturatu behar gara haien kulturak oso desberdinak direla eta ezagutuz, haiek ere hobeto ezagutuko ditugula. Horrela, haiengan beste ikuspuntu bat izango genuke.


Arazo hauek konpontzeko, zer eraldatu dezakegu? Hasteko, zerbait eraldatu nahi badugu, ekintzetatik bideratu behar gara.

Boluntariotza egin dezakegu: Gure hizkuntzak eta gure kulturak irakatsi diezakegu, haiek gu hobeto ezagutzeko eta gure gizartean hobeto integratzeko. Hemen, haiek haien kulturak irakasten badizkigute, guk ere haiek hobeto ezagutuko genituzke.
Elkar trukea: Hemen bizi garenok, beste herrialde batzuetako umeekin 2 aste biziko bagina, haien herrialdean eta baita haiek gure herrialdean, haiei buruzko pentsaera aldatuko genuke.
Txikitatik irakatsitako ikasgai berri bat sortzea, berdintasunari, arrazakeriari eta giza eskubideei buruzkoa: Horrela, txikitatik gure pentsaera desberdina izango zen.

Hauek izango ziren gure pentsaerak eraldatzeko egin ahalko ziren adibide batzuk.



Baina, arrazakeria alde batera utziz, berdintasunari eta giza eskubideri buruz ere zerbait eraldatu dezakegu. Hemen argi eta garbi, emakumeen eskubideak eraldatzea saiatu beharko genitzake. Gaur egungo gizartean, hobeto ikusita dago emakumearen rola baina oraindik emakumeek biolentzia jasatzen dute eta herrialde askotan oraindik ez daukate bozkatzeko eskubiderik. Adibidez, zergatik emakumeak beldurtuta joan behar dira etxera eta gizoak ez? Zergatik lan askotan gizonek diru gehiago irabazten dute emakumeek baino? Argi eta garbi dago hau eraldatu behar dela, baina zer?
Hemen gure ustez, gobernuak zerikusi handia dauka eta guk bakarrik gure pentsaera aldatu ahal dugu. Baina, bakoitzak bere pentsaera aldatzen badu, pixkanaka pixkanaka gizartearen pentsaera eraldatuko da.




10/02/2017

       Bi abesti entzun ditugu, arrazakeriari eta berdintasunari buruz. Lehenengoa, "Where is the love" abestia da. Hemen hutsune batzuk bete behar izan ditugu. Bigarrenean, bideoa ikusi eta esaldi batzuk erabaki ditugu, haietatik: 
"El extrangero les quita horas en la empresa, más horas les quita la consola y es japonesa."
"Cada uno es único en su especie, no hay motivo ni razón para que se desprecie."






09/02/2017

ZER IKASI DUGU GAUR?
      Berdintasunaren, ongiaren, askatasunaren, bertutearen eta tolerantziaren kontzeptuak definitzea eta haiei buruz hausnartzea zen helburua. Ondoren, bi pertsonaia garrantzitsuen galdera batzuk erantzun eta bertan esaten zuten guztiok eskubide berberak ditugula. Eguna bukatzeko, boluntariotzari buruz adjetibo batzuk bilatu ondoren eta test bat egin ondoren, debate batean bukatzea zen helburua.

VOLUNTEER
        Saio hau, "brainstorming" batekin hasi da, volunteer hitzarekin zerikusia duten kontzeptuak arbelan idatziz. Hainbat hitz agertu dira, haietatik: no money, help, community, generous...

       Hurrengo ekintza, test batekin hasi da, eta bukatzeko debate bat egin dugu. Helburua bakoitzak zituen erantzun desberdinak argudiatzea izan da.

      Saio hau, talde ekintza batekin bukatu da. Helburua, silueta honen barruan boluntariotza egiteko behar diren adjektiboak idaztea izan da. Hemen ikusi dezakezue guk egindako marrazkia:

ONDORIOAK: Gure ustez, boluntario izateko hainbat ezaugarri izan behar dituzu baina garrantzitsuenak eskuzabala izatea eta pertsona ona eta bihotz onekoa izatea dira garrantzitsuenak. 

        Debatearekin ikasi dugu, boluntarioa izateko ez duzula "master"-rik behar; zure partez gogo guztiak jartzen badituzu eta laguntzeko prest bazaude, boluntario bikaina izan zaitezkela. Eta baita ere, boluntarioa izatea ez da bakarrik lan bat egitea dirurik jaso gabe, baizik eta norbait lagundu, arazoren bat, zailasun bat edo laguntza behar badu. 


BERTUTEA, TOLERANTZIA, ONGIA, BERDINTASUNA ETA ASKATASUNA
      
         Saioa, 5 kontzeptu hauen definizio desberdinak argudiatzea zen helburu nagusia, kontzeptuak hobeto ulertzeko.
Kontzeptu bakoitzean hitz bat borobilduz, kontzeptuak laburtu ditugu.



Rosseau eta Olympe de Gouges


       Hemen 2 pertsonaiei hauek arrazismoaren eta eskubideen munduan irtsi pertsonalak zituzten partsonai famatuak izan ziren.

ROSSEAU

Jean Jaques Rosseau 1712ko ekainaren 28an jaio egin zen Genevan (Frantzian). Roseau idazlea, filosofoa eta konpositorea izan zen. Gainera ilustraziozko pertsonai nagusietako bat izan zen eta gizartean aurrerapenak lortu nahi zituen. Bere lan nagusiak: "Gizarte-hitzarmena", "Aitorpenak" eta "Emilio edo heziketaz"

OLYMPE DE GOUGES
Olympe de Gouges 1748ko maiatzaren 7an jaio egin zen Montalbanen (Frantzian) eta 1793ko azaroaren 3an hil egin zuten gillotinatua Parisen. Gougesek emakumeen aldeko eskubideen alde egin zuen Frantziako Iraultzan eta 1791.urtean "Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpen" idatzi zuen. 





08/02/2017

GAUR ATERATAKO ONDORIOAK

         Orain dela 50 urte gutxi gura behera, beltzei bozkatzeko baimena eman zieten eta egoera zertxobait aldatu zen, baina gaur egungo egoerarekin konparatuz ez da asko aldatu eta oraindik daude desberdintasunak.
Emakumeen egoera zerbait aldatu da baina oraindik aldatu beharra dago, biolentzia asko dago eta ez da aldatzen.
Gure inguruan dauden gatazkei buruz, ez gara konturatzen asko daudela eta bakarrik ikusten ditugu arazoak urrun dauden lekuetan.
Konklusioz, nahiz eta egoera aldatu, oraindik asko aldatu behar da, eta guk aldatzen hasi gaitezke.


2000. URTEKO EMAKUMEEN MARTXA MUNDIALA

        Lan hau prestatzean, gauza garrantzitsu bat ikasi dugu. Emakumeek urteak daramatzatela haien eskubideak borrokatzen eta haiei esker gaur egun egoera askoz desberdina da, nahiz eta oraindik herrialde guztietan pentsaera aldatu ez izana. 

        Gu bizi garen herrialdean, emakumeen eskubideak, gizonezkoenak baino murriztuagoak dira baina, gure ustez, pribilegiatuak gara hemen bizitzeagatik. Oraindik herrialde batzuetan emakumeek ez dute bozkatzeko eskubiderik eta haien senarrekin joan behar dira kalera. 

      Egoera asko aldatu da, baina guk ere asko aldatu behar dugu. Bakoitzak bere gogo guztiak jartzen baditu, emakumeen eskubideengatik borrokatu dezakegu eta berdintasuna lortu. Horretarako ez da bakarrik pertsona batekin nahikoa izango, denok batera borrokatu beharko dugu hau lortzeko. 


"SELMA" PELIKULA

Gaurko eguna "Selma"  pelikularekin hasi da. Martin Luther King-en omenean dago eginda eta beltzak bozkatzeko aukera eskatzen dute. Bertan ikus daiteke biolentzia eta indarkeria handia beltzen aurka. Baina azkenean, ikus daiteke beltzak lortzen dutela bozkatzeko aukera.


Gure ustez, pelikula oso interesgarria eta ikusgarria da. Gainera, asko zirrara gaitu zeren eta ez genuen pentsatzen beltzak hainbeste sufritu zutenik, eta zurietako hainbeste eraso jasan zutenik. Guri asko gustatu zaigu pelikula eta berriro ikusiko genuke.


MARTIN LURTHER KING
Martin Luther King, Jr. doktorea Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an. Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennessen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.

07/02/2017

ZER IKASI DUGU GAUR?
Denok gara berdinak eta ez gara arrazistak jaiotzen baina gurasoen heziketagatik eta gure gizarteagatik arrazistak bihurtu gaitezke.
Hainbat kontzeptu ikasi ditugu, lehen ez genekizkienak.
Arrazakeriaren historia ikasi dugu, eta arrazakeriaren hainbat datu (harrigarriak eta espero ez genituenak).
Konklusio batera heldu gara, denok gara berdinak baina gure gizarteak hau ezeztatzera eramaten gaitu.

ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Gure gizartearen eta baita gure pentsatzeko modua aldatu dezakegu.


TRUMP-EN HARRESIA
       Saio hau, arrazakeriaren eta honekin erlazionatutako gertakarien lana izan da. Hemen, Trump-en harresiari buruzko ppt bat ikus dezakezue:



LAU KONTZEPTUAK
Lau kontzeptu hauek jende askok erratzen dituen kontzeptuak dira, baina badute bata besteari desberdintzen dituen hainbat ezaugarri. 
Lau kontzeptu hauek hurrengoak dira: Bereizkeria, arrazakeria, xenofobia eta neoarrazakeria. 



4 GALDERAK
        Saio hau arrazakeriari buruzko galdera pertsonalak erantzutea izan da helburu nagusia, norberaren jarrerak ezagutzeko.



ARRAZAKERIARI BURUZKO HISTORIA
       Denbora lerro honetan, arrazakeriarekin zerikusia dituzten historiako gertakari garrantzitsuenak aipatzen dira.



06/02/2017

INKESTAK
          Gaur, proiektua ondo hasteko, inkesta bat egin diegu jesuitetako etorkinei, haietatik: Nahika (D.B.H. 3), Ariana (BATX. 1), Petra (BATX.1). Galdera normalak egin dizkiegu, adibidez, haien futbol talde garrantzitsuena edo haien zaletasunak.

8 comentarios: