E Taldea



1.- EGUNA: DESBERDINTASUNA

Denok berdinak gara?


  1. Desberdina sentitzen zara beste kulturetako pertsonekin?
  2. Fisikoarengatik desberditzen dituzu pertsonak?
  3. Zein kirol ikustea edo aritzea gustatzen zaizu?
  4. Uste duzu gizonezkoak eta emakumezkoak gai direla lan berdinean lan egiteko?
  5. Zein musika mota gustatzen zaizu?
  6. Zein erlijiotan sinisten duzu?



1.pertsona2.pertsona3.pertsona4.pertsona5.pertsona6.pertsona
Desberdina sentitzen zara beste kulturetako pertsonekin?BaiBaiEzBaiBaiBai
Fisikoarengatik desberditzen dituzu pertsonak?BaiBaiBatzuetanAskotan baiEzBai
Zein kirol ikustea edo aritzea gustatzen zaizu?FutbolaFutbola edo saskibaloiaGimnasioaSaskibaloiaIgeriketaEskubaloia
Uste duzu gizonezkoak eta emakumezkoak gai direla lan berdinean lan egiteko?BaiBaiBaiBatzuetan ezBaiEz
Zein musika mota gustatzen zaizu?RapPopElektronikoaRockRockHip Hop
Zein erlijiotan sinisten duzu?KristautasuneanKristautasuneanKristautasunaAteoaKristauaMusulmana



ONDORIOAK:


Inkesta bat egin dugu pertsonak desberdintzen dituzten ezaugarriei buruz eta, hainbat pertsonei galdera batzuk egin eta gero, hainbat ondorio atera ditugu. Ondorio hauek lagundu digute gure ikerketa osatzen.


Erantzunetan ikusi dezakegu pertsona gehienak desberdinak sentitzen direla beste kulturetako pertsonekin, zehazki %83,3-ak. Hau, diskriminazioaren arrazoi bat izan daiteke. Horretaz gain, jende askok fisikoarengandik desberdintzen direla usten dute. Hau ez dakigu zerengatik izan daitekeen baina uste dugu arrazakerirengatik izan daitekeela, eta nahiz eta gure buruan pentsatu arrazakeriaren aurka gaudela, batzuetan nahi gabe pertsona magrebitar, beltz edo beste arraza kolore bat badute bitxi begiratzen diegu.


Haien kirol gustukoenak futbola eta saskibaloia dira beste batzuen artean. Inkesta honen bidez konturatu egin gara mota askotako kirolak praktikatzen direla. Galdetu egin diegun pertsonen artean bakarrik bi pertsonek egiten dute kirol berdina, hau da, kirol arloan desberdintasun asko dago praktikatzerako orduan. Txikitan praktikatzeko kirol gutxi batzuk aukeratu ditzakegu hainbat arrazoiengatik, lagunengatik, lagunak egiteko etc… Baina nagusitzen garen heinean, heldutzen gara eta kirol horretan jarraitu edota beste bat hautatzen dugu.


%66,6-ak uste du emakumeek eta gizonezkoek lan berdinak egiteko gai direla. Musika arloan oso desberdinak gara, zeren eta jendeak gustu oso desberdinak ditu. Eta azkenik, erlijio sinesmenetan %66,6-a kristaua da, besteak musulmanak edota ateoak.





















2.- EGUNA

ARRAZAKERIAREN HISTORIAREN DENBORA LERROA

KOLONIZAZIOAK

1492an hasi ziren Kolonek Amerika aurkitu zuenean. Espainia eta Portugal kontinentean zehar zabaltzen hasi ziren. Baina ez zeuden bakarrik, zeren eta hainbat herrialde boteretsuk ere parte hartu zuten, hala nola Frantziak, Ingalaterrak eta Holandak. Hedapen koloniala 1898. urtean bukatu egin zen, Estatu Batuak Espainiarekin gerra bukatu zutenean, Pariseko tratatuarekin.
Herrialde hauen nahiak Amerika lortzeko, motibazio ekonomikoak izan ziren batez ere, hau da, lehengai-iturri berriak eta merkataritza-bide berriko hasiera bilatzen zuten, baina lurralde hauen jabea izateak, botere politiko garrantzitsu bat eman zien. Helburu ekonomikoez eta politikoez gain, bere helburu nagusia kristautasuna amerindiarren artean zabaltzea zen.

Pelikula bat non kolonizazioen ezkutatutako arrazoia ondo adierazten dena “Amanecer Zulu” deituriko filmea da. Pelikula garatu egiten da hegoaldeko afrikan 1879-an. Pelikula honen argudio nagusia da nola Britaniar kolonoek nahi zuten ibilbide bat egin Kaboko koloniako meategitik Natal probintziaraino. Baina ibilbide hori egiterakoan, eragozpen bat zegoen. Ibilbide hori “Zulú” erresumatik igarotzen zuen. Kolonoek saiatu egin zuten haiekin hitz egiten baina haiek ez zuten nahi izan haien erresumatik alde egin ibilbide hori egiteko. Orduan, Britaniarrek borrokatu egin zuten haien aurka lurrak lortzeko baina kolonoek galdu egin zuten eta kolonoek beste alde batetik egin behar izan zuten bidea meategira iristeko.



4 DEFINIZIOAK

  • BEREIZKERIA
Perstona bati, erlijioarengatik, arraza desberdinagatik, sexuagatik edota ideia politikoengatik ematen zaion tratu desberdina da.

  • ARRAZAKERIA
 
Arrazismoa edo arrazakeria arraza gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da.

  • XENOFOBIA

Xenofobia atzerritarrei, beste talde etnikoei edota kultura arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen aurreiritzi bat da. Arrazismoaren bezala, xenofobia norberarena ez den kultura bat baztertzeko ideologia bat da.

  • NEOARRAZAKERIA

Neoarrazakeria pertsonen ezaugarri fisikoengatik gertatzen den bazterketa da.
Neo: Berria




ONDORIOAK
ZER IKASI DUGU?


Gaur, hasteko, denboran atzera joan gara eta arrazakeriaren historia aztertu dugu, eta guretzako 5 momentu garrantzitsuenak aukeratu eta aztertu ditugu. Garrantzitsua izan da hau, zeren eta gu bakarrik fijatzen gara kanpoko arrazakerian eta bere definizioan, baina honen ostean jende famatu askok egindako gauzak ikasi ditugu.


Ondoren, gure taldeak kolonizazio gaia aukeratu du, eta Ameriketako kolonizazioak sakondu ditugu, eta gauza asko ikasi ditugu, adibidez, hasitako eta bukatutako garaia, helburuak eta hauek izan dituzten ondorioak. Baina gai honetan, batez ere, pelikula bat “Amanecer Zulu” deitutakoa. Pelikula horretatik ondorio batzuk ateratzen dira kolonozazioei buruz. Pelikulan ondo plasmatzen dira ezkutatutako arrazoiak kolonizazioetan. Kolonizatzera joaten direnean suposatzen da beste kulturetaz jabetzera doazera eta haien kultura erakustera, hedatzera baina benetako kausa ekonomikoak dira. Kausa ekonomiko horiek berekoi itxura ematen zioten kolonoei. Pelikulan adibidea garbia da, nahi dute ibilbide bat egin meategi batetik haien lekuraino baina tribu batek eragozten die ibilbidea. Haiekin paktu bat edota beste leku batetik eginen ordez, beraien interesak dauzkate preferentzia eta hobe nahi dute borrokatu beste toki luzeago batetik egitearen ordez.

Azkenik, bereizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta neoarrazakeriaren definizioak bilatu eta ikasi ditugu. Beraz, gaur gauza asko ikusi eta ikasi ditugu gure bizitzan lagungarriak izango direnak.



ZER ERALDATU DEZAKEGU?
Egin ahal duguna da jende guztiarekin berdin egotea, hau da, beste kolore batekoa izanik gauza berdinak egitea eta esatea. Eta, zuk txantxa bat egin baino arinago pentsatu behar duzu berari min ahal dion ala ez.



3.- EGUNA

EMAKUMEEN SUFRAGIO-ESKUBIDEA ESPAINIAN

Emakumezkoen sufragioa lehen aldiz 1931ko konstituzioan eman zen, nahiz eta urte hartako hauteskundeetan sufragio pasiboa bakarrik egon zen, hau da, emakumeek aurkezteko aukera bazuten baina ez boto eskubiderik. Sufragio pasibo horren bidez hiru emakume bakarik izan ziren aukeratuak.

  • Margarita Nelken: PSOEren kide zen eta ez zuen parte hartu emakumeen sufragio aktiboaren eztabaidan.

  • Clara Campoamor: Alderdi Errepublikar Erradikalaren kide zen eta sutsuki defendatu zuen emakumeen sufragio aktiboa.

  • Victoria Kent: Alderdi Errepublikar Erradikal Sozialistaren kide zen eta emakumeen sufragio aktiboaren kontra agertu zen.

EZTABAIDA:
Emakumezkoei botoa emateko prozesua oso luzea izan zen. Lehen pausoa Primo de Riveraren diktaduran bere aita edo senarraren kargu ez zeuden emakumeei hauteskunde munizipaletan parte hartzeko aukera eman zitzaiela aipa dezakegu.

Roberto Novoa Santosek emakumeen sufragioaren kontrako talde parlamentarioa zuzendu zuen. Bere argudioa zen emakumeak botoa emateko eskubidea lortzen bazuen Espainiak eskuinari garaipena emango ziola eta horretaz gain Espainia estatu kontserbadorea edota teokratikoa bihurtuko zela.

1931-ko irailaren 30, hasi egin zen debatea 34. artikuluari buruz. Artikulu horretan aitortzen zen emakumeen eskubidea bozkatzeko. Hilario Ayuso diputatuak proposatu zuen zuzenketa non gizonek bozkatu ahal zuten 23 urtetik aurrera, baina emakumeek, ordea, 45 urtetik aurrera. Zuzenketa hauek ez ziren onartuak. Argudio honen aurrean Clara Campoamorrek hau esan zuen: “ no sé si responder con desdén o indignación”.

Victoria Kent-ek eskatu zuen emakumeen botoa atzeratzea, bere ustez, emakume espainiarra ez zegoelako politikoki eta sozialki prest bere botoa modu arduratsuan emateko. Beraz, elizaren eraginarekin, haien botoa kontserbadorea izango zen eta ezkerreko alderdiak kaltetuko lituzke.

Bi hilabete geroago Viktoria Kent-ek oraindik egin zuen azkenengo saiakera emakumeen sufragioa atzeratzeko . Berak esaten zuen emakumeak ezin zutela bozkatu hauteskunde nagusi batzuetan aurretik udaleko hauteskunde batean bi aldiz ez bazuten bozkatu. Proposamen hau ez zen izan onartua margen oso gutxi batengatik.

Espainian emakumezoen sufragio aktiboa lehenengoz 1933ko azaroaren 19an eman zen.

ONDORIOAK



Gaurko gauza eta ondorio garrantzitsuena ikusitako pelikula da. Pixka bat geldoa izan da baina asko lagundu digu lehengo garaian kokatzen eta gu baino lehenago gertatu diren gauzak ikusteko. Bagenekien nor zen Martin Luther King baina ez oso ondo zelan lortu zituen nahi zituen gauzak, beraz, oso lagungarria izan da. Pelikulak Estatu Batuetan zegoen arrazakeria 1960 hamarkadan salatzen du. Argi ikusten da nola tratatu egiten zituzten garai hartan. Adibidez, autobusetan bazeuden tokiak zuri eta beltz arrazakoentza. Ezin dira pertsonak desberdindu beraien kolorearengatik, denok eskubide eta betebehar berdinak ditugu eta errespetatu egin behar dira. Ez pelikulan bezala non ikusten dira nola jipoitzen dituzten arrazoirik gabe eta haiekiko zeukaten gorrotoa haiek beraiei ezer egin barik. Nahiz eta arazoa konpondu hasiera batean, gaur egun horrelako gatazkak jarraitzen dituzte.

Horretaz gain, historiak urte bat erabaki dugu talde bakoitzak, guk adibidez, 1931a erabaki dugu, II Errepublikako Konstituzioa. Informazioa batu eta power point bat landu dugu, amaitzeko denon aurrean aurkeztu. Garrantzitsuena gure urtea ikasteaz gain, beste taldeek erabakitako urteetan zer gertatu zen ikasi dugu

Bideo bat hobeto ulertzeko:

https://youtu.be/-HtkKhqhGkg



                                                             4.-EGUNA

1) Klase honetan, 5 gai filosofiko eman dizkigute haien definizioak erantzuteko, eta 5 gai hauek: Askatasuna, Ongia, Bertutea, Tolerantzia eta Berdintasuna dira. 

Gaur egun, askatasuna, tolerantzia eta berdintasunaren kontzeptuak erabiltzen dira eta antzinean ongiaren eta bertutearen kontzeptuak.

Talde bakoitzak gai bat definitu egin du eta hori egin ostean, arbelan idatzi ditugu bakoitzak egindako definizioak.Azkenik, klasearekin komentatu egin dugu gai bakoitza, horrela hobetoago ulertu dezakegu besteek definitutako kontzeptuak.


2) Hurrengoko klase honetan, Jean Jacques Rousseauren testu bat irakurri eta ondoren berari buruzko galdera batzuk erantzun ditugu informazioa interneten bilatzen. Hauek izan dira gaderak:


ROUSSEAUREN GALDERAK

Olympe de Gougesen Emakumeen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzen zuen Rousseauk?
Ez dakigu oso ondo,  Rousseauk “placer masoquista” sentitzen zuela esaten zuen, baina berdintasunaren alde zegoen.

Zer esan nahi du abolizionista izateak?Horixe al zen Rousseau?
Abolizista izateak legeak bertan beheran uzten dituen doktrina da. Rousseau abolizionista zen gauzak aldatu nahi zituen.

Beltzak zuriak bezalakoak zirela uste zuen Rousseauk?
Bai, pertsonen berdintasunaren alde zegoen, hau da, beltzak, zuriak, emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde. Beraz, hau jakinda, beltzak zuriak bezalakoak zirela uste zuen Rousseauk.

Zure ustez, Rousseauren ideiak osatu zituen Olympe de Gougesek?Zergatik?Gaur egun nolako eragina dute ideia horiek?
Olympe de Gougesek sortutako ideiak Rouuseauk sortutako mugimenduak osatu zituen, balio berdinak defendatzen zituelako. Beraz, bai. Orain, oso garrantzitsuak dira eta eragina izaten ari dira.

Autore horiek aurretiaz ezagutzen zenituen?Ikasi egin beharko lirateke?Zergatik?
Bai eta ez, hau da, Jean Jacques Rousseau pixka bat ezagutzen genuen iazko asignatura batzuetan eman genuelako. Baina, bestalde, Olympe de Gouges es dugu eman eta gure ustez eman beharko genukeen, zeren eta garrantzia handia izan zuen eta orain arte ez genuen ikusi.

3) Azkenengo klase honetan hainbat gauza egin ditugu: hasteko, esaldi batzuen aurrean ados edo kontran geunden esan behar genuen, eta horren zergatia aipatu. Hori bukatzean, irakasleak kartulina batzuk eman dizkigu eta pertsna baten irudia marraztu behar genuen. Irudia bukatzerakoan, boluntario batek izan behar zituen ezaugarriak adierazi ditugu barruan, eta horma itzatzi dena. Hau izan da gure boluntarioaren lana.



  • Zer ikasi dugu gaur? Gaur egindako jarduerekin gauza asko ikasi ditugu. Adibidez,boluntario hitza hobeto ulertzeko egin dugun "brain storm"-arekin gauza berriak ikasi ditugu boluntaritzaren arloan. Gainera, Olympe de Gouges filosofatzailearen bizitzaren zerbait ikasi dugu eta horrela, pertsonai hau ezagutu dugu.

  • Zer eraldatu dezakegu? Gaur ikasitakoarekin gure ustez gauza batzuk eraldatu dezakegu munduan. Adibidez, ikasi dugu Rousseauk eta Olympe de Gougesek berdintasunaren alde zeudela, hau da, berdin dio emakumea,gizona,zuri edota beltza zaren, beti modu berdinean tratatu behar ditugulako. Horrekin esan nahi dut, jendea berdintzat hartuko dugula eta ez dela egongo norbait bestengandik boteretsuagoa.

.



5.- EGUNA


Solidaritate asteari amaiera emateko, hainbat ejintza egin ditugu landutako guztia errepasatzeko eta ikasi dugun ikusteko:

1) Hasteko, lehenengo orduan otoitz sakona egin dugu eta hori bukatzerakoan denbora izan dugu orain arte blogan egindakoa errepasatu eta zuzendu dugu.


2) Bigarren orduan, bi gauza garrantzitsu egin ditugu: lehenengo, irakasleak abesti bat jarri , "Where Is The Love?" , eta orri bat eman digu letrarekin, baina hutsune batzuekin. Abestia aurrerantz zihoala, hutsuneak bete behar genituen.


Eta bigarren ekintza antzerakoa izan da: orri bat eman digu letrarekin baina hutsune gabe, abesti bat jarri du arrazakeriaren aurka zihoana, "Rap vs Racismo" deitutakoa, eta bi alditan entzun eta gero, letraren esaldi gustukoena aukeratu eta idatzi behar genuen.


Argazki honetan ikusi ahal da gure esaldi gustukoena: guri asko gustatu zaigu gu erabat ados gaudelako esladiarekin, hau da, desberdinak izan ahal gara kolorean edota ezaugarri askotan, baina azkenean, denok bukatuko dugu berdin, hilda.
Resultado de imagen de rap vs racismo

ASTEAREN INGURUKO HAUSNARKETA

  • Zer eraldatu dezakegu?

Aste honetako hausnarketa edo laburpena egiteko hainbat gauza begiratu eta azpimarratu behar ditugu. Aste honetan hainbat kontzeptu landu ditugu, desberdintasuna edo berdintasuna, arrazakeria eta askatasuna. Kontzeptu horiek gaur egungo arazoak bilakatu egin dira. Kontzeptu hauek ikusita gure munduan arazo asko daudela konturatu egin gara eta saiatu egin ahal gara mundua aldatzen.

Hasteko, arazo garrantzitsuena arrazakeria da. Problema hau ez da gauza berria, orain dela mende asko hasi zen arazo hau eta urteetan zehar arazo asko eta asko ekarri ditu munduan. Kolonizazioetan ikusi egin ziren lehen arrazakeriak, kolonoak indigenak mesprezatzen zutenean haien arrazagatik. Gaur egun, hainbat lurraldeetan, Europan eta Estatu batuetan gehien bat, arazoak jarraitzen du. Donald Trump, AEB-ko presidente berriak, hesi bat eraiki egin nahi du Mexiko eta AEB artean immigranteak ez pasatzeko. Gauza hauen ondorioz ez dugu inoiz amaituko arrazakeriarekin eta pertsonen arteko desberdintasunekin.

Uste dugu xehetasunak aldatu ditzakegula, arrazakeriarekin bukatzeko. Bakoitzak gauza txikiak aldatzen baditu, gutxinaka-gutxinaka arrazakeriarekin bukatu ahal dugula uste dugu. Adibidez, beste lurraldeko pertsona bat eskolara badator, saiatuko gara bera modu onean ikusten ez pertsona desberdin bat moduan eta bere lagunekin egongo balitz bezala saiatuko ginateke egoten horrela arinago bertakotuko zen gure kulturan.

Azkenik, konklusio bezala esango genuke gauzak ez direla oso arin aldatzen, eta batek bakarrik eginda ez direla gaur arte egindako arazoak aldatuko, hau da, bakoitzak egin dezakeen guztia egin behar du, eta hori jende mordoak egiten badu aldaketa izugarriak lortuko ditugu denbora bat pasatzerakoan. Beraz, ea martxan jartzen garen eta pila bat arazo konpontzen ditugun.





3 comentarios:

  1. Denok berdinak gara?

    Desberdina sentitzen zara beste kulturetako pertsonekin?
    Fisikoarengatik desberditzen dituzu pertsonak?
    Zein kirol ikustea edo aritzea gustatzen zaizu?
    Uste duzu gizonezkoak eta emakumezkoak gai direla lan berdinean lan egiteko?
    Zein musika mota gustatzen zaizu?
    Zein erlijiotan sinisten duzu?

    ResponderEliminar