D Taldea

Hona hemen D taldearen (Jone A., Eloy M., Maite O. eta Paul U.) aste solidarioko blog-a.
Aurkibidea:

1. Eguna - Aniztasunari buruzko inkesta



Hau da gaur egin dugun aniztasunari buruzko inkesta. Honen bidez, zenbateraino berdinak edo desberdinak garen ikusi dezakegu.


1. Pertsona
2. Pertsona
3. Pertsona 4. Pertsona 5. Pertsona 6. Pertsona 7. Pertsona 8. Pertsona
Fededuna al zara?
Ez Ez dakit Bai Ez dakit Ez dakit Ez Ez Bai
Azal kolorea?
Zuria Zuria Zuria Marroia Zuria Zuria Zuria Zuria
Begi kolorea?
Marroia Berde-urdina Marroia Marroia Marroia Marroia Marroi-berdea Marroia
Neska edo mutila?
Mutila Mutila Neska Neska Mutila Neska Mutila Neska
Ametsen bat daukazu?
Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
Non jaio zara?
Espaini-an Espainian Euskadin Ecuadorren Euskadin Europan Euskadin Espainian
Kulturartekotasuna bultzatzen duzu?
Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
Non gustatuko litzaizuke bizitzea?
Costa Rican Andalu-zian Euskadin Estatu Batuetan Euskadin Leku askotan Euskadin Alema-nian
Zenbat anai-arreba dituzu?
1 2 1 1 2 3 1 1
Anai-arreba kopuruaren bataz bestekoa: 1.5

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ondorioak
Inkesta hau egin ondoren, konturatu gara gure artean berdinak izan arren, desberdintasun batzuk ditugula. Desberdintasun horiek bakarrak egiten gaituzte. Badaude baita ere ezaugarriak amankomunean ditugunak, adibidez, denok amets bat dugula. Laburtuz, denok kulturartekotasuna bultzatzen dugu, baina gero praktikara eraman behar da utopia hori.



2. Eguna - Arrazakeria



Arrazismoa edo arrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke, eta taldeen arteko alde ekonomiko sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.

ABRAHAM LINCOLN


Abraham Lincoln (1809 - 1865) politikaria eta abokatua izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako 16. presidentea 1861-1865 artean, kargu hori eskuratu zuen lehenengo errepublikanoa. Ospetsua da Ameriketako Estatu Konfederatuak garaitu ostean nazioaren batasun federala berrezarri zuelako, baita AEBn esklabotza amaiarazi zuelako ere. 1865-ko apirilaren 14ean hil zuten antzeztoki batean. 

 “Todos los hombres nacen iguales, pero es la última vez que lo son”

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hona hemen arrazakeriaren historiari buruz egin dugun timeline txiki bat:




---------------------------------------------------------------------------------------------------------------



Cristinarekin folio birakaria landu dugu. Cristinak 3 galdera egin dizkigu eta taldeko bakoitzak galdera horri erantzun bat eman behar izan dio. Gero, testu bat irakurri dugu galdera horien inguruan gehiago sakontzeko. Testu horrekin konturatu gara ez garela arrazakeriarekin jaiotzen, ingurukoek eta gizarteak eragina dutela guregan eta ideia arrazista horiek transmititzen dizkigutela.


4 KONTZEPTUAK :




---------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Gotzonekin, bideo bat ikusi dugu. Bideo horretan ume beltzaranak agertzen ziren bi panpinen aurrean. Panpin beltza esaten zuten txarra zela eta zuria ona. Zeinen antza zuten galdetzerakoan, beraiek beltzaren antz gehiago zutela erantzuten zuten. Horrekin, ondoriozta dezakegu, arrazakeria gizartean oso sartuta dagoela eta beltzak txarto ikusita daudela.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zer ikasi dugu?
Arrazakeriaren historiari buruz datu batzuk ikasi eta gogoratu ditugu. Historiari burzko informazioa batu ondoren, bertako gertakari garrantzitsu bat aztertu dugu. Gure kasuan, Abraham Lincoln. Gero, arrazakeriaren zentzua ikasi dugu, baita bere egoera eta pisua gizartean. Adibidez, arrazakeriarekin ez garela jaio ikasi dugu eta gizarteak eta ondokoak transmititzen dizkiguten ideien ondorioz sortzen dela arrazakeria. Azken batean, arrazakeria gure artean eta historian zehar oso barneratuta izan den eta oraindik den pentsaera bat dela ikasi dugu.

Zer eraldatu dezakegu?
Jarrera horiek alde batera utzi behar ditugu, gure seme-alabei ez transmiitzeko eta horrela gutxika-gutxika arrazakeria desagerterarazteko. Ez dugu mundua aldatu behar, gure izaera aldatu behar dugu.



3. Eguna


Eguna hasteko, pelikula bat ikusi dugu, "Selma" izenekoa. 
Pelikula hau Martin Luther King-eri buruzkoa da. Hasieran, bakearen nobel saria jasotzen agertzen da. Bonba batek eztanda egin eta 4 neska beltz hil zituen, eta andre beltz bateri bozkatzeko erregistratzea ukatzen diote. Gero, King AEB-ko presidentearekin elkartzen da, eta beltzen eskubideei buruz hitz egiten dute. 
Pelikularen gainerako zati gehiena M. L. King-ek antolatu zituen martxei eta beltzen eta zurien arteko tentsioei buruzkoa da. 
Azkenean, Montgomeryrako martxa ospatzen dute, eta horren ondoren presidenteak beltzek bozkatu ahal izateko lege bat sinatzen du.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Geroago, orri batean gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin lotutako datak eman dizkigute, eta horietatik talde bakoitzak bat aukeratu eta hari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Talde honena honako hau da:




Proiektu honen bidez, ikasi dugu 1918an Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala egon zela emakumeen sufragioaren alde.

Ondorioak 

Proiektu hau lantzean, Espainiako hainbat emakumek sufragio unibertsalaren alde borrokatu zutela konturatu gara. Adibidez, Maria Espinosa de los Monteros edo Elisa Soriano Fisher. Horretarako, emakume hauek elkarte bat sortu zuten: “Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala”. 




Haiek elkarte honen sortzaileak izan arren, beste hainbat emakume batu ziren; adibidez: Maria Espinosa, Clara Campoamor, Benita Asas Manterola eta Victoria Kent. Hauek izan ziren elkarte honen buruzagiak eta Espainako emakume guztien ordezkari gisak.



Adibidez, Libanon, emakumeek ezin dute bozkatu. Herrialde horietan emakumeak oso zapalduak daude eta ez dituzte haien eskubideak ezagutzen. Horregatik, elkarte honen antzekoak sortu beharko lirateke, halako egoerei aurre egiteko.




4. Eguna

Gaur, beti bezala, eguna otoitz batekin hasi dugu. Gero, Aitziberrekin kontzeptu filosofiko hauek aztertu ditugu: Askatasuna, ongia, tolerantzia, bertutea eta berdintasuna. Talde bakoitzak bat aukeratu du, eta ikaskideen aurreak gure definizioak eman ditugu.

Gero, Kristina etorri da eta Rousseauren testu bat irakurri ondoren, Olympe de Gougesi buruzko informazioa bilatu eta galdera batzuk erantzun ditugu.


Olympe de Gouges

Resultado de imagen de olympe de gouges
Olympe de Gouges 1748. urtean jaio zen eta 1793. urtean hil zuten gillotinan, beste emakume askorekin batera. Frantziako Iraultzan jardun zuten emakume feministetako bat izan zen, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuen. Bere obrarik garratzitsuena Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena (Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne) da, baina beste hainbat obra ere idatzi zituen, adibidez: La esclavitud de los negros edo El feliz naufragio.



  
Olympe de Gougesen Emakumeen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzen zuen Rousseauk?
Ez. Berak uste zuen gizonezkoak eta emakumezkoak ez zirela berdinak, azkenengo hauek ahulagoak eta arrazoimen gutxiagokoak zirela eta gizonezkoak behar zituztela, baina gizonezkoek ez zutela emakumerik behar. Rousseaurentzat emakumeen betebeharra emaztea eta ama izatea zen, eta horrenbestez heziketa desberdina izan behar zutela.

Zer esan nahi du abolizionista izateak? Horixe al zen Rousseau?
Ohitura edo lege bat indargabetzea eskatzen duen jarrera edo doktrina; esklabotza eta heriotza-zigorrarena bereziki. Rousseau abolizionista izan zen, hezkuntzaren eta berdintasunaren inguruan hainbat lan idatzi eta aldaketa bat bultzatu zuelako. Bere lanik garrantzitsuenetako bat Émile, ou De l'education (Emilio, edo hezkuntzaren gainean) da, eta bertan hezkuntzak nolakoa izan behar duen esaten du. Berdintasunari buruz ere asko idatzi zuen, adibidez, pertsonen arteko desberdintasunen iturriari buruz.

Beltzak zuriak bezalakoak zirela uste zuen Rousseauk?
Bai, Iraultza Frantseseko eta berdintasunaren aldeko osteko mugimenduetako aitzindaria izan zelako."Vindicación de los derechos de la mujer" idatzi zuelako.Emakumeen eskubideak aldarrikatzen zu

Zure ustez, Rousseauren ideiak osatu zituzten Olympe de Gougesek? Zergatik? Gaur egun nolako eragina dute ideia horiek?
Bai, Rousseauk gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuelako, eta Olympe de Gougesek emakumeak gehitu zituen ideologia horretan. Gaur egun, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletan eta berdintasun mugimenduetan eragina dute haien lanek.

Autore horiek aurretiaz ezagutzen zenituen? Ikasi egin beharko lirateke? Zergatik?
Bai, zerbait entzun izan dugu beraietaz. Bai, historian garrantzitsuak izan direlako.


Jarduera honekin Olympe de Gouges eta Jean-Jaques Rousseauri buruz ikasi dugu eta haiek berdintasunaren alde egin zutena ikusi dugu.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gero, Anahi etorri da eta boluntario hitzarekin zerikusia duten hitzak idatzi ditugu arbelean, brainstorming teknika erabiliz. Horren ostean, paper bat eman digu eta bertan agentzen ziren esaldiekin ados geunden edo ez defendatu dugu. Azkenik, talde bakoitzari paper zati handi bat eman digu eta han gorputz baten forma marraztu dugu. Haren barruan, boluntario batek izan behar dituen ezaugarriak idatzi ditugu. Hemen dago guk egindakoa:



Ekintza honen bitartez bolondres on bat nola izan gaitezkeen ikasi dugu. Zer ezaugarri     eduki behar dituen ikasi dugu, adibidez, ulerkortasuna.



5. Eguna


Anahirekin bi abesti entzun ditugu: Where is the love(The Black Eyed Peas) eta Rap contra el racismo(El Chojín).
Abesti hauek munduan dauden desberdintasunak (arrazismoa, xenofobia, homofobia) aldarrikatzen dute.


Where is the love

Rap contra el racismo

Abesti honen letrak irakurri ditugu, eta bigarren abestiaren esaldi esanguratsuak aukeratu eta konpartitu ditugu. Guk aukeratutakoak honako hauek dira:
"Cada uno es único en su especie, no hay motivo ni razón para que se desprecie". 
"Muestra respeto al desigual". 
"Ningún ser humano puede ser ilegal,lo ilegal es que un ser humano no tenga dignidad". 
"A veces ser honrado es como mear contra el viento"    


Hau da, esaldi hauek adierazi nahi digutena zera da: Bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta horregatik ez dela diskriminatu behar. Denok garela berdinak eta desberdinak aldi berean, eta horregaitik inor ezin dela ilegala izan. Gainera, batzuetan onak izatea zaila da, besteengandik presioa jasoten dugulako.



Zer eraldatu dezakegu? Nola?

Aste honetan munduan ezberdintasun, diskriminazio eta arrazakeria asko dagoela ikusi dugu. Horren aurka hainbat mugimendu egon direla eta daudela ikusi dugu, eta pertsona askoren esfortzu txikiak batu egiten direla historian zehar aldaketa handi bat bultzatzeko. Egoera hobetzeko egin dezakegun lehenengo gauza, ekintza txikietatik abiatzea da. 

Batzuetan guk egiten ditugun gauzak ez dutela ezertarako balio uste dugu, eta amore ematen dugu. Baina guztiok saiatzen bagara, gutxika-gutxika aldatu ditzakegu egoerak. 


Adibidez, konpondu dezakegun arazo bat bullying-a da. Arazo oso larria da eta gure artean dago. Ezin ditugu kanpoko arazoak konpondu, gureak lehenengo konpontzen ez baditugu. Bullying kasu larriak entzun izan ditugu eta batzuetan buruaz beste egiten amaitu izan dute. Hau konpontzeko irakasleei formakuntza bat eman ahal zaie kasu hauen inguruan, batez ere, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei. Horren bidez, irakasleak adi egongo lirateke eta kasu horietaz jabetu. Baita ere, umeak kontzientziatu egin behar ditugu. Kasu horietan zer bizitzen den eta nola sufritzen duten ikasi beharko lukete.


Beste adibide bat pobrezia da. Munduan pobrezia handia dago eta hori konpontzeko ONGetan parte hartzea izango litzateke modurik onena. ONG batean parte hartu beharko genuke guztiok eta bidaiatzea ere. Munduko leku pobreenetara bidaiatzerakoan, bertako desberdintasunez eta miseriez jabetzen zara. Beste aukera bat hilabetero diru kopuru txiki bat pobreen alde ematea da.


Arrazakeria da seguruenik arazorik larriena eta hedatuena. Mundu guztian zehar dago, gizartean barneratuta. Horregaitik, zaila da arrazakeria desagertaraztea. Gure ondorengoei ez transmititzen saiatu behar gara, denborarekin ideia horiek atzean uzteko. Hori lortzeko, hezkuntzarekin hasi behar gara. Aurreiritzirik gabeko hezkuntza, umeen izaeran arrazakeriaren arrastorik uzten ez duena. Baina hori ez da nahikoa. Eskolan ikasitakoaz gain, etxean jasotzen dena da hezkuntzaren beste zati handi bat. Ondorioz, gurasoak ere aldatu behar dute haien jokaera, seme-alabek besteak errespetatzen dituztela bermatzeko, haien kolorea, jaioterria, orientazio-sexuala edo beste edozein ezaugarri kontuan hartu gabe.


Horrelako beste arazo handi batzuk daude munduan baina, gu, talde bezala, arazo horien aurrean biktimaren egoeran jartzen saiatuko gara, eta behar duenari laguntzen. Azken batean, gizartean bizi gara eta gizartekoiak gara. Besteak lagundu eta besteengandik laguntza jasotzen dugu. 

2 comentarios: